Lan metodologia eta faseak

Nortzuk gara / Plan estrategikoa / Metodologia

Prospektiker-ek Sarturen zuzendaritzari laguntzeko 3 fasetan oinarritutako lan metodologia proposatu zuen; lehenengo fase batean, Sarturen ekimenetan eragina duten eta izango duten  txostenen analisi dokumentala egiteaz gain, faktore zerrenda bat ezarri zen, erakundearen etorkizunean eragin zuzena izango dutela uste izan baitzen.

Bigarren fasea diagnosi eta hausnarketa estrategikokoa, eta hirugarrena,  ikuspegi/estrategia aukera definitzekoa, horretan oinarrituko baita plana ezartzeko epean garatu beharreko ekimen eta helburu bilbadura eraikitzea, hurrengo bost urteetarako aurreikusitakoa.

  • Fasea 1: Etorkizuneko joera nagusiak aztertu eta identifikatzea.
  • Fasea 2: Emaitzen aplikazioa eta sintesia Plan Estrategikoari.
  • Fasea 3: Estrategia aukera egitea, xede, helburu eta ekimenak.

SARTUko Zuzendaritza Taldearekin egindako lehen bileran, eta Prospektiker-ek aurkeztutako proposamenean oinarrituta, SARTUren Plan Estrategikoa onartzeko eta egiteko jarraitu beharreko egutegia eta metodologiaz gain, lan prozesuaren antolaketa ere ezarri zen elkarrekin.

Helburu horrekin ezarri zen Planaren jarraipen batzordea Zuzendaritza Taldeak (4 zuzendari) eta  Prospektiker-eko ordezkariek osatuko zutela, eta Plana egiteko lan taldeaz Sartukeko Batzorde Iraunkor bat arduratuko zela, SARTU federazioa osatzen duten erakunde bakoitzeko bi ordezkarik, langileen ordezkari batek eta Prospektiker-eko arduradunek osatuko zuena.

Proposatutako metodologia AMIA analisian oinarritzen zen, batez ere, eta 4 lan fase ezartzen zituen:

  • Fasea 1: Prestaketa lanak –Dokumentuen azterketa, etorkizuneko joerak.
  • Fasea 2: Lan tailerrak – AMIA azterketa.
  • Fasea 3: Ikuspegia ezartzea, erronka estrategikoak, helburuak, ekintzak.
  • Fasea 4: Jarduketa plana eta jarraipen eta ebaluazio eredua egitea.

Burututako lanaren prozesua

Fase 1.- Prestaketa lanak – Dokumentuen analisia – Etorkizuneko joerak

Dokumentuen analisia

Hainbat esparrutatik heldutako informazioa jaso eta aztertzen da, besteak beste:

  • Europa:
  • Gida-lerroak
  • Gizarte agenda
  • Lanerako estrategia
  • Enpleguaren aldeko tokiko ekintza
  • EGF
  • Gizarteratzea
  • Estatua:
  • Gizarteratzeko plan nazionalak
  • Berdintasuna sustatzea
  • Heziketa ekimenak eta politikak
  • EAE:
  • Lanaren aldeko erakunde arteko Plana
  • Gizarteratzeko euskal Plana
  • Gizarte Bazterketaren aurkako 12/1998 Legea
  • Lanbide
  • Drogamenpekotasunen Plana
  • Inmigrazioa Plana
  • Bizitzan zeharkako ikasketa Plana
  • Aldundiak:
  • Gizarte Ekintza Plana
  • Prestakuntza Planak
  • SARTU:
  • Memoria
  • Kudeaketa Eredua

Azterketa hau egin ondoren, joera eta erronka multzo bat ezarri zen hausnarketarako apunte bezala jaso zirenak, eta ondoren, prospekzio galdetegira eraman ziren. Jasotako joera eta erronkak honako hauek dira:

Joerak eta erronkak

Demografia alorrean:

  • Biztanleria zahartzea
  • Pertsona gazte gutxiago
  • Pertsona nagusi gehiago

Lan merkatuaren alorrean:

  • Lan tasa desberdinak kolektiboka (gazteak, emakumeak, helduak…)
  • Lan jarduna handitzea (Lisboa 2010 helburua)
  • Egokitze-bitartekaritza beharra: enplegua-prestakuntza eta eskaera-eskaintza
  • Lan prekarioa, zatikako lana…
  • Emakumea ordaindutako lanean haztea…
  • Belaunaldi txandaketa
  • Inmigrazioa: araupetzea, harrera, enplegugarritasuna…
  • Lanaren antolaketa: enplegu-prestakuntza
  • Lan, gizarte eta familia bizitza adostea
  • Produktibitatea
  • Ekintzailetza
  • Laneratze enpresak, gizarte enpresak, …

Heziketa, prestakuntza eta prestakuntza iraunkorraren alorrean:

  • Bizitzan zeharkako prestakuntza
  • Parte hartzea araupetzea
  • Parte hartze handitzea
  • Eskola porrot tasak hobetzea
  • Behar bereziak dituzten ikasleak
  • Pertsona guztientzako irisgarritasuna
  • Modulukako katalogoa
  • IKTB

Gizarte-osasun alorrean:

  • Laguntza-zaintza informala murriztea
  • Dependentzia areagotzea
  • Jarduneko pertsona nagusiak gehitzea
  • Zerbitzu formalen eskaera areagotzea
  • Kolektibo behartsuak gehitzea
  • Zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala

Gizarte, pertsonen arteko harreman eta elkarbizitza alorrean:

  • Norberekeria areagotzea
  • Desberdintasunak handiagotzea
  • Familiak txikiagotzea, guraso bakarreko familiak, pertsona bakarrak…
  • Pobrezia era berriak

Ekonomia alorrean:

  • Desberdintasunak handiagotzea
  • Oinarrizko errenta, gizarte laguntzak, laneratze hitzarmenak eta abar jasotzen dituztenen kopurua handitzea
  • Administrazio desberdinen gizarte gastua handiagotzea
  • Europa, EGF…

Lan eta gizarte zerbitzuen alorrean:

  • Koordinazioa
  • Tokiko enplegu planak
  • Behar gehien dituzten kolektiboei arreta
  • Orientazio zerbitzuak

Egoitza-etxebizitza alorrean:

  • Etxebizitza lortzeko zailtasunak
  • Kolektibo konkretuak etxebizitza lortzeko gaitasuna
  • Alokatzeko etxebizitza gutxi

Europa eta Estatuko alorrean:

  • Hedatzea.
  • Fondoen banaketa desberdina (EGF, egiturazko fondoak, …).
  • Lisboako helburuak.
  • Enplegurako Europako Estrategia (EEE).
  • Helburuak:
  • Erabateko enplegua.
  • Kalitatea eta produktibitatea.
  • Kohesioa eta lan merkatu barneratzailea.
  • Lehentasunak:
  • Enplegurako neurri aktiboak.
  • Kalitatezko lanpostuak sortzea.
  • Jarduneko zahartzaroa sustatu.
  • Inmigrazioa.
  • Egokigarritasuna.
  • Etengabeko ikaskuntza.
  • Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.
  • Pertsona behartsuen gizarteratzea.
  • Lan arloan lurraldekako desberdintasuna murriztu.

Europako Gizarte Agenda:

  • Gizarteratzea.
  • Gizarteratzeko plan nazionalak.
  • Aukera berdintasuna sustatzea.
  • Hezkuntza politikak.

EAEko alorrean:

  • Erakunde bilbadura, konplexutasuna, konpetentziak (EJ Sailak, Aldundiak, Mankomunitateak eta udalez gaindiko erakundeak, Udalak, Kutxa, BBK, INEM  Egailan, Lanbide…).
  • Planak eta programak garatzea.
  • Enplegurako erakunde arteko plana.
  • Gizarteratzeko euskal plana.
  • Drogamenpekotasunen Plana.
  • Inmigrazio Plana.
  • Bizitzan zeharkako Ikasketa eta Prestakuntza Plana.
  • Prestakuntzarako modulukako katalogoa.
  • Gizarte Bazterketaren aurkako 12/1998 Legea.
  • Gizarte Eskubideen 10/2000 Legea.
  • Gizarte Zerbitzuen eskubide eta betebeharren Gutuna.
  • Gizarte Ekintza Plana.
  • Gerontologia Plana.
  • Enplegurako euskal zerbitzuaren garapena (Lanbide).
  • Enplegurako Euskal Kontseiluaren garapena.
  • Enplegurako lurralde aholkularitzen garapean.

Prospekzio galdetegia

Behin dokumentuen azterketa eginda eta norberak hausnartu eta kontratatzeko helburuarekin, arloko arduradun guztiei (15 lagun), zuzendariei (4 lagun) eta langileen ordezkariari (lagun 1) galdetegi bat egin eta bidali zitzaien. Bertan, lehenengo zatian, aldaketa eta erronkei buruzko hausnarketa eskatzen zitzaien, eta bigarren partean, SARTU Federazioarentzat 2010erako desiragarri eta joera izan zitezkeen eskenatokiak joerak garatzeko.

Galdetegia eskatutako guztiek bete zuten, eta haien erantzunekin lanaren markoan egunera arte garatutako lan tailerren hasierako lan dokumentua burutu zen.

2. Fasea- Lan tailerrak. AMIA analisia

SARTUren Plan Estrategikoa egiteko prozesuan lan tailerrak garatu dira, bertan Planaren jarraipen Talde osoak parte hartu du, eta aitzin-dokumentuan oinarrituta arian-arian AMIA (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak) gauzatu da, Planaren Ikuspegia, ildo estrategikoak eta helburu orokorrak, baita berauek garatu eta osatzen dituzten ekimenak ere.

Egindako hausnarketaren emaitzak, ondorengoak dira:

Kanpo Analisia

Mehatxuak Aukerak
  • Zahartzea
    • Aurrekontuen banaketan eragina
    • Erabiltzaileen batez besteko adina handiagotzea
  • Enplegua prekariotzea
    • Sarturen lanari gizarte balio kentzen dio
    • Lan baldintzak
    • Pertsonen gizarteratzea eragozten du
    • Ez du gizarteratzea bermatzen
  • Gizarte gastuaren murrizketa-birbanaketa
    • Europatik diru gutxiago
    • Beste kolektibo batzuekin banaketa-partiketa
    • Arretarako joera
  • Erakundeen koordinazioa
    • Baliabide eza
    • Administrazioari zerbitzu emaileak
  • Gizabanakoen eskubide eta askatasunen atzerakada
    • Komunitateko Gizarte Kapitala gutxitzea
    • Gizabanakoen eskubideak kontuan ez hartzea
  • Deskokapena
  • Babestutako merkatuen oztopo da
  • Eusko Jaurlaritzak abian jarritako planak
    • Ziurgabetasuna
    • Gaitasun gutxiko zerbitzu emaileak
    • Gizarte lanaren desnaturalizazioa
  • Gizarte ongizate sistema
    • Ez dauka beste sistema batzuen estatusa (osasuna, hezkuntza…)
  • Banketxeen sarrera
    • Konpetentzia
    • Banka alternatiboa
    • Sektorean esku-sartzea
  • Gizarte erakundeen sareak
    • Sektore hauskorra, ahula, adostasunik gabea
    • Esku-hartze espazioa
    • Gurearen definizio eza
    • Estatu mailako legeria
    • Enplegua
  • Zahartzea
    • Arreta talde berriak
  • Familia, gizarte eta lan bizitza adostea
    • Lanorduetan aldaketak egotea ahalbidetzen du, ordutegi desberdinak, lanaldi partiketak, murrizketak…
  • Bizitzan zeharkako prestakuntza
    • Egiten jakin
    • Garapen pertsonala ahalbidetzen du
  • Inmigrazioa
    • Gero eta jendetsuago eta konplexuagoa den kolektibo bati arreta ematea
  • Erakundeen koordinazioa
    • Europa mailako elkartrukeak
    • Aholkularitza garapen arloa
  • Etxebizitza eskasia
    • Berrikuntza, bitartekaritza
  • Gizarte ardura korporatiboa
    • Lan prekarioa gutxitzea
  • Desberdintasunak areagotzea
    • Desegituratutako guneei erantzun integrala
    • Erantzun komunitarioa
  • Deskokapena
    • Kolektiboak gehitzea
  • Buru nahastea duten pertsonak
    • Kolektibo hauentzako zereginetarako espazioa
    • Enplegu babestuko zentroak
  • Eusko Jaurlaritzaren planak
    • SARTUtik egin daitezkeen jarduketak ezagutzea
    • Legeria: Gizarteratze euskal plana, Enplegurako Euskal Plana
  • Gizarte erakundeen sareak
    • Lobbiak sortzea. Sektorearen antolaketa
  • Esku-hartze espazioak
    • Liderrak izan, laneratze enpresen sustatzaileak
    • Baztertuko guneetan esku-hartzea
    • Gizarte bazterketa jasaten duten guneetan esku-hartzea
    • Komunitateak dinamizatu

Barne analisia

Ahuleziak Indarrak
  • Sarturen Ikuspegi orokorraren falta
  • Neuria: ezegonkortasuna, aldaketa politikoei lotua
  • Koordinazio eza: zuzeneko arreta. Baliabide garestiak. Arloen arduradunak. Zuzendaritza
  • SARTUren kultura transmititzeko arazoak. Idearioa
  • Hausnarketa sakonagoaren beharra
  • Asetasuna, kudeaketa lan gehiegizkoa
  • Langile beharra – berrikuntzarako denbora
  • Ebaluaketa defizita. Gabezia
  • Oreka – Eskuduntzak – Elkarteak – Federazioa
  • Gizarteratze alorrean eta komunitatearen garapenarenean eragin handiagoa izateko beharra
  • Prozeduren sistematizazio eza
  • Une batzuetan finantzaketa arazoak
  • Bazterketa handiari arreta emateko gaitasuna
  • Finantziazio bereiztea
  • LA eta prestakuntza alorrean urte batzuetarako hitzarmenetan aurrerapena
  • Proiektuen bereiztea
  • Neurria. Oreka, arriskurako gaitasuna- zuhurtzia
  • Egitura: diru-irabazi asmorik gabeko erakundeak SARTU Federazioa
  • Erakundearen zati handi batek bat egiten duen eredua, ikuspegia, helburua
  • Elkarteak EAEko hiru lurraldeetan
  • Berriztatzeko gaitasuna, erronka berriei aurre egiteko gaitasuna
  • Profesionaltasuna, konpromisoa
  • Aginte publikoen oniritzia
  • Erabiltzaileen onespena
  • Gardentasuna

AMIA analisi honetan oinarrituta egin dira eta adostu dira bai ikuspegia, bai gainerako Erronka estrategikoak eta hauei lotutako Helburuak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.