Incorpora Sarea

Incorpora Sarea

TRÍPTICO INCORPORA EUSKADI

Euskadiko Incorpora Sarea bederatzi erakundez osatua dago, eta bederatziok ere helburu dugu gure harrera jasotzen duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea.

INCORPORA La Caixaren Gizarte Ekintzaren Okupazioa Sustatzeko Programa da, eta helburu du lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzea. EUSKADIKO INCORPORA Sareak proiektu berritzaile bat proposatzen du, Gizarte Erantzukizunaren ikuspegian oinarrituta geure ekintza garatzeko, enpresen eta gizarte-erakundeen arteko elkarlana sustatuta, Giza Baliabideak kudeatzea laguntzeko zerbitzuak ematearen bidez; horrela, sozialki arduratsuak diren ekintzak garatzea lortzen dugu.

Hona hemen zerbitzuak: kontratazioarentzako laguntzen inguruko AHOLKULARITZA. Epe erdira eta luzera bete behar diren LANPOSTUAK IDENTIFIKATZEA, eta jarraitu beharreko metodologia planifikatzea (prestakuntza barne). ENPLEGU ESKAINTZA KUDEATZEA, enpresaren betebeharrekin bat. Enpresetako PRESTAKUNTZA PRAKTIKAK. Aholkularitza eta laguntasuna LANPOSTURAKO EGOKITZAPENEAN, beharrezkoa bada. Langilearen JARRAIMENDUA ETA LAGUNTASUNA egitea, behin lanpostuan sartu ondoren. Hona hemen zerbitzu horren ezaugarriak: Kosterik Gabeko Zerbitzua zure enpresarentzako. Kalitate Zerbitzua. Malgutasuna eta Eskuragarritasuna. Askotariko lanbide gaitasunak dituzten pertsonengana iristeko sarea.

Hona hemen zer erakunde diren partaide EUSKADIKO INCORPORA TALDEAN:

  • CRUZ ROJA GIPUZKOA
  • CARITAS DIOCESANA BILBAO
  • ELKARBANATUZ
  • FEKOOR
  • FUNDACIÓN GIZAKIA
  • IKASLAN
  • LANTEGI BATUAK
  • PEÑASCAL GUIPÚZCOA
  • PEÑASCAL BILBAO
  • SARTU GIPUZKOA
  • SARTU ALAVA
  • SIDALAVA
  • KATEALEGAIA

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.