Lanerako prestakuntza

Zertan gabiltza / Lanerako prestakuntza

Guretzat, prestakuntzak eginkizun oso garrantzitsua betetzen du pertsonak gizarteratzerakoan eta laneratzerakoan, funtsezko elementuak gaitzen laguntzen baitu trebetasun pertsonal eta profesional berriak eskuratzeko. Gure iritziz, prestakuntzak izaera integrala izan behar du, desberdintasunak ezabatzeko balio behar du eta, era berean, balio behar du pertsonak aukera-berdintasunaren egoeran jartzeko; baita egoerarik ahulenean daudenak ere.

Sartu-n Ikaskuntza Iraunkorraren filosofia darabilgu eta, harekin bat, guretzat prestakuntza-prozesuak denboran egonkorki eskura dauden jarduerak dira, betiere gure jarduketaren xede diren pertsonen premiak eta potentzialtasunak abiapuntu harturik. Ildo horretan, batetik, baliabidea gara bai Gizarte eta Osasun Zerbitzuentzako nahiz elkarte-mugimenduarentzako, haien eremu profesionaletik proposatutako ibilbideak koordinaziopean garatzeko eta, bestetik, pertsonen eskura dugu prestakuntza-ekintza malgu, irisgarri eta egokituen sorta ederra; bereziki, gizarte-desabantailan dauden gizon-emakumeen eskura.

Jarduera mota horien bidez lortu nahi dugun helburua da pertsonek ikaskuntzan eta jarduera profesionaletan garatzen erabiltzen dituzten gaitasun pertsonal eta teknikoen maila eta kopurua handitzea, bai gaitasunetan, bai trebetasunetan, bai jakintzetan, bai ezagutzetan eta bai jarrera gisa ere bai. Lanerako prestakuntzaren eta/edo eremu sozio-pertsonal zehatzaren eremu jakin batean pertsonengandik espero dena dira, teknologia eta antolaketa arloko aldaketa etengabeei lotuta. Gaitasunak eskuratzeak ikastea dakar berekin, eta ikastea halako prozesu progresibo bat da, zeinaren bidez pertsonok informazioa, gaitasunak eta ezagutzak geureganatu, eskuratu eta erabiltzen ditugun.

Prestakuntza-ekintzek hainbat interes asetzeko gaitasuna dute: pertsonaren enplegagarritasuna handitzen duten lanbideen ikaskuntza teknikotik (Lanerako Lanbide Prestakuntza) gaitasun pertsonalak eta sozialak lehenesten dituzten ekintzetaraino eta lan-aurreko trebetasunak lantzen dituzten ekintzetaraino (Prestakuntza sozio-pertsonala), edo zeharkako beste kontu batzuk ikasteraino; esaterako, teknologiak ezagutzea eta aplikatzea, lan-arriskuei aurrea hartzea; ingurumeneko sentsibilizazioa; gizarte eta lan arloko informazioa eta lanbideetako alfabetatze teknikoa.

Zenbaitetan, prestakuntza-ekintzetan, egiazko lanaren esperientzia lantzen da; hau da, ikasleak prestakuntza eta enplegua konbinatzen dituzten programa jakin batzuetarako kontratatzen dira. Hartara, denboraldi batez, ikasleek enpresetan praktikak egiten dituzte, betiere jaso duten prestakuntza arloko enpresetan..
Ikuspegi horretatik, guretzat, Prestakuntza ikaskuntza erabilgarriko jarduera oro da, era etengabean egindakoa, pertsonen gaikuntzak, ezagutzak eta gaitasunak hobetze aldera. Horrela, prestakuntzaren azken helburuak dira, batetik, herritarrek gure gizartean biziki parte hartzea eta, bestetik, enplegagarritasuna.

Gure ikuspuntutik, ikaskuntza hori indartzeko, ekinarazteko, eta etorkizunean eta bizitzan zehar prozesuan ari direnen ikaskuntzarako akuilu izateko, beharrezkoa da funtsezko mezu hauek kontuan hartzea:

  • Prestakuntzarako sarbide unibertsala eta iraunkorra bermatu behar da, ezagutzaren gizartean etengabe parte hartzeko behar diren gaikuntzak lortze aldera eta berritze aldera. Azken buruan, oinarrizko gaikuntza batzuk ezarri behar dira jende guztiarentzako.
  • Irakaskuntza eta prestakuntza arloko metodo eta testuinguru eraginkorrak garatu behar dira. Baina sistema hezigarriek pertsona bera izan behar dute xede, pertsonaren prestakuntza-potentzialtasuna, pertsonaren interesak eta aurretiazko bizipenak.
  • Pertsonarengandik behar bezain hurbil dauden aukerak eskaini behar dira ikaskuntza iraunkorrerako, bakoitzaren erkidegoan, etxean eta, hartara, guztien etxeetan teknologia berriak jartzea eta erabiltzea erraztu behar da, inor bazterrean utzi gabe, eta/edo ingurunerik hurbilenekoetan, garraio, haurtzaindegia eta gizarte-laguntzarako zerbitzuak barne, halakorik behar denean.
  • Garrantzitsua da ikaskuntza ez-formala aintzat hartzea, prestakuntza arautuaren prestakuntza osagarrien bidez ikasteko, titulazio ofizialik gabe; halaber, garrantzitsua da ikaskuntza informala aintzat hartzea, bizitzaren esperientziak berak irakasten duena, antolaketa espresurik gabe, egunero egiten diren jarduera hutsetatik ikasten dena.

Ikuspegi horretatik, aipatu behar da SARTUn xede dugula esparru ez-formal eta informal haietan eskuratzen diren gaitasunak homologatzea eta aitortzea, funtsean gizarte-desabantailako egoerak bizi dituzten bi pertsona-tipologia ardatz harturik: batetik, mendekotasunean dauden pertsonekin lan egin duten emakumeak eta kontraturik gabeko etxe-langileak, eta, bestetik, etorkinak, nor bere sorterritik lanbide-gaikuntza handiarekin baitator, baina titulazio ofizialik ezean, ezin dute frogatu.

Sartu Federazioan lanean ari gara, titulu horiek Gaitasunak Aitortzeko Bitartekoaren bidez homologatzeko; izan ere, bitarteko horrekin koordinaziopean ari gara, emakumeek nahiz etorkinek beren ezagutzak, gaitasunak eta gaikuntzak menderatzen dituzten lanbideetan frogatzeko aukera izan dezaten, nahiz eta ez izan esperientzia frogagarririk, ez kontratu bidez, ezta inolako titulazio ofizialen bidez ere.

Beraz, giza baliabideetara inbertitu beharra dago, Erkidegoak eskura duen kapitalik garrantzitsuenari lehentasuna emateko: hots, herritarrei. Pertsona bakoitzarentzako ikaskuntza etengabea eta iraunkorra ahalbidetzeko formulak bilatu behar dira, pertsona bakoitzaren ezaugarriak, beharrak eta abiapuntuak kontuan hartuta.

Funtsezkoa da jende guztiak erraz jakiteko bidea izatea zer ikaskuntza-aukera dagoen erkidego bakoitzean, informazioa, orientazioa eta kalitatezko aholkularitza emanez. Hezkuntza, prestakuntza eta lan arloko orientazioa pertsona bakoitzaren neurrira egin behar da, eta jende guztiak izan behar du huraxe etengabe eskuratzeko aukera, inor bazterrean utzi gabe; talde ahulenek, bereziki.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.