Plan estrategikoa

Nortzuk gara / Plan estrategikoa

Sartu hausnarketa prozesu batean murgilduta dago iaztik. Izan ere, zerbitzuen eta eskaintzen hazkundea, dagoen kudeaketa ereduarekin eta Federazioa osatzen  duten elkarte desberdinen ibilbide eta kulturarekin bat etortzeko beharrak sortzen du hausnarketa.

2004ko urria eta abendua bitartean Plan Estrategiko bat diseinatzen aurrera egin dugu, erakundearen ekimenak zuzentzeko gidalerroak emango dituena.

Plan Estrategiko honek elkarte desberdinak adostutako ideario bat jaso eta euskarri izan behar du, azken finean Plan Estrategikoaren ikuspegia markatu behar duena, plan hau Federazioaren ikuspegi eta helburuari lotutako Ekintzen Plan Estrategiko bezala ulertu behar delarik.

Horrela, beraz, txosten honek Sarturen ikuspegi eta helburua jasotzen ditu:

Helburua

PERTSONEN GIZARTERATZEA ERRAZTU, BEHARREZKOAK DIREN ALDAKETAK SUSTATUZ BAI ESKARIA EGITEN DUTENENGAN, BAI GIZARTEAN, ERKIDEGO INTEGRATZAILEAK SORTZEKO

Ikuspegia

Elkarteprofesional, aske, anitz eta solidarioa izatea gure helburua betetzeko:

Gizarteratze gaietan erreferente izatea, bai gizarte desabantaia egoeran dauden pertosnentzat, bai helburu hori lortu nahi duten gainerako eragile guztientzat.

Eta elkarte bat:

  • INGURUKO BESTE ERAGILE BATZUEKIN SAREAN LAN EGITEN DUENA.
  • EZAGUTZA SORTU ETA BANATZEN DUENA.
  • ALTERNATIBA BERRITZAILEAK BILATU ETA PROPOSATZEN DITUENA.

Baloreak

SARTUn lan egiten dugunok hoberen identifikatzen gaituzten baloreak honako hauek dira:

  • Zintzotasuna
  • Eraginkortasuna
  • Aukera berdintasuna
  • Elkartasuna
  • Elkarlana
  • Pertsonekiko errespetua
  • Enpantia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.