Idearioa

Nortzuk gara / Idearioa

Gizarteratzea, gure aburuz, aldaketa dakarren prozesua da, eta gizarte bazterkeria edo desabantaila jasaten duenpertsonaren bizitza zein baztertuta geratu deneko gizarte taldea eratzen duen giza taldea inplikatzen duela pentsatzen dugu, eta, batez ere, bi alderdien artean eratzen den harremana da jokoan sartzen dena.

Ikuspegi honekin, gizarteratzea bi aldagai nagusitan oinarritzen dela ulertzen dugu:

  • Norbere autonomia: Pertsonak aukera izan behar du berari dagozkion erabakiak hartzeko. Horretarako, baliabideak eta trebetasunak izan behar ditu eguneroko bizipen eta eskarmentuen balantzea egin eta asebetetzea erdiesteko, bere buruaren gaineko estimua eta konfiantza-maila egoki bat izan dezan.
  • Gizarte parte-hartzea: Aukera izan behar du, gure aburuz, edozein gizarte arlotan eskubide osoz parte hartzeko eta, batez ere, gizarte harreman kopuru jakin bat izan beharko du eszenatoki desberdinetan, erkidego edo komunitate baten parte dela sentiarazteko, eta bereganatzen duen giza taldearen ohiturak eta arauak onartzera iristeko.

Ikuspegi honetan oinarrituta, gure jarduketek bi mailatan izan nahi dute eragina

  1. Alderdi pertsonalak landu, baina inguruaren garrantzia ahaztu gabe eta biktima errudun bihurtzeko tentazioan erori gabe (gauza guztiak alderdi pertsonala aldatuta aldatuko balira bezala)
  2. Erkidegoan edo komunitatean esku-hartu, gizarteratzeko prozesu pertsonalean eragina duten gizarte egoerak aldatzen ahaleginduta, baina ahaztu gabe, harik eta aldaketa hori lortu arte, pertsonari eskaini egin behar zaizkiola bere egoera epe labur/ertainean hobetzeko baliabideak.

Gure esku-hartzea, beraz, Guy Cauquil-ek planteatzen dituen bi kontzeptualizazioen konposaketa bat da. Bere planteamenduan, esku-hartzeari ematen diogun ikuspegiaren arabera, bi eredu izan ditzakegu: gizarteratze eredua, eta bazterketaren aurkako eredua. Ondoren azalduko ditugu bi ereduon elementu esanguratsuenak:

EREDUA GIZARTERATZEA BAZTERKETAREN AURKAKO BORROKA
Esku-hartzearen xedea ARAZOAK DITUZTEN PERTSONAK
Elementu komuna ESTIGMA da: minusbaliotasuna edo estatusa (droga menpeko ohiak, preso ohiak, etab…)
Arazoak dituzten INGURUAK, AUZOAK, HIRIAK:
Ekonomiazko egoera eta gizarte taldea da ezaugarri nagusia.
Pertsonen identitatea ESTIGMAREN ARABERA: Gizarte Etiketatzea.
Gizarte eredu negatiboa.
LURRALDEAREN ARABERA: Talde gisa partekatutako identitatea.
Helburua Araua:NORMALIZAZIOA Ahalmena:Ahalmena berreskuratu
Balorea LANA ELKARTASUNA
Pertsonen arteko harremana.
Erabilitako logikak LANERATZEA,batez ere, besteren konturako lanera. ABERASTASUNA SORTZEA, ekonomiako jarduera sortzea.

Logika honetatik, gure esku-hartzea “Gizarteratze” ereduaren eta “bazterketaren aurkako borrokaren” artean dabil. Begiratu egin behar zaio lortu nahi den xedea erdiesteko jarduketarako aukerak, abaguneak eta egokiera zein diren.

  • GIZARTERATZE logika erabiliz egiten dugu lan gaitasun pertsonal eta lanbidekoen maila handitzeko helburuaz jarduten dugunean; hala, lan merkatuan barneratzearen bitartez bilatzen dugu normalizazioa.
  • BAZTERKETAREN AURKAKO BORROKAren logika erabiliz egiten dugu lan nolabaiteko gizarte inpaktua bilatzen duten egitasmoak gauzatzen ditugunean: Konekta Sarea, Laneratze Enpresak (aberastasuna sortu, elkartasuna, etab.), sareetan parte hartzea (ALDAURI, EAPN, Auzo Elkarteak, etab), etab.

Planteamendu hauek euskarritzat hartu eta hortik sortzen dira guk burutzen dugun esku-hartzearen helburu orokorrak:

  1. Gizarteratzeko, eta batez ere lan merkatura barneratzeko, zailtasunak dituzten pertsonak mobilizatu:
    • Gure zerbitzura iristen den eskabide bakoitzari harrera egokia eman; horretarako, kasu bakoitzari egokien datozkion planak planteatuko ditugu, beste gizarte-zerbitzu eta eragileekin koordinazioan.
    • Informatu: etengabe, gizarte baliabide, gizarte laguntza eta halakoei buruzko informazio eguneratua izan eta eman egingo dugu.
    • Aholkularitza eta motibazioa: pertsonari lagundu egingo zaio bere prozesua finkatu dezan, bere berezko baliabideak sendotzen lagunduz.
    • Prestakuntza: Gizarteratzea eta laneratzea errazteko beharrezko diren gaitasun pertsonala eta lanbidekoa lortzen laguntzea; horretarako, eskaera sare komunitarioan dauden prestakuntzarako baliabideetara bideratzen ahaleginduko gara, eta horiek egon ezean, eskaeraren araberako jarduerak antolatuko ditugu.
    • SARTUra etorritako pertsonak lan munduarekin harremana izan eta barnera daitezen erraztu.
  2. Gure ingurunean esku-hartu gizartea inplikatzeko, modu horretan gizarte kontzientzi integratzailea sortzeko.
    • Gure helburu edo zereginarekin bat datozen esku-hartze dispositiboak hobetzen lagundu.
    • Erkidegoko pertsona edo taldeen bazterketa sortzen duten egoerak salatu.
    • Proiektuak egin eta kudeatu, eremu jakin batzuei erreferentzia eginez, bertara mugatuz eta jarduketagai den erkidegoa inplikaraziz, pertsona hauen gizarteratzea ahalbidetzeko
    • Gure lanaren oinarrian dauden planteamendu eta ideiak erakutsi ahal izateko aukera ematen diguten arlo guztietan parte hartu.
    • Bazterketa egoerak ikusarazten lagundu: beharrizanen diagnostikoa egin, errealitateak aztertuz.

Beti ere, abian jartzen ditugun ekintzak gauzatzean, ondorengo OINARRIZKO PRINTZIPIOAK(*) geureganatzen ditugu:

  • Arazoari aurre egiteko jarduketa batek ere ez du izan behar bereizgarria; hau da,pertsonak berez duen bereizketari ez zaio beste bereizgarri bat erantsi behar.
  • Jarduketak ez du guztiz eta soilik zailtasuna duen giza taldera zuzenduta egon behar. Zailtasun bat dutelako katalogazioa izan duten pertsonen “arteko eta soilik eurentzat” prestatutako jarduketak badu eragin onuragarria, baina, horrekin batera, arazoarekiko auto-identifikatzea finkatu ere egiten da, eta jarrerak kutsatu, eta bereizketa areagotu daiteke.
  • Edozein esku-hartze proiektu edo programak lurralde-eremu batera mugatuta egon behar du. Kontua ez da gizartera abstraktuan hartuta barneratzea, kontua da giza talderen baten partaide, gutxienez, sentiaraztea, komunitate txiki baten partaide.
  • Gizarteratze esku-hartzeak beti komunitate mailan planteatu behar dira, hots, jarduten deneko komunitatearen parte-hartze aktiboa proposatuz.

(*) J.FUNES formulazioaren arabera

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.