Ikuspegia, erronka estrategikoak eta lortutako helburuak

Nortzuk gara / Plan estrategikoa / Ikuspegia, erronka estrategikoak eta lortutako helburuak

Behin AMIA analisia egin eta onartuta, ondorengo lan saioak ikuspegia edo estrategia aukera definitzera zuzendu ziren, beti ere ikuspegi eta helburu orokorrekin sintonian; ondoren, beste tailer batean, erronka eta helburuak definitzeko eta adosteko.

Plan Estrategikoari lotutako ikuspegi edo aukera ondorengoa da:

Ikuspegia

Komunitate garapenean erreferente izan.

Erakunde eragingarria:

  • Sarean lan egiten duena
  • Jakintza sortu eta banatzen duena
  • Alternatiba berritzaileak bilatu eta proposatzen  dituena

Pertsona guztiak gizarteratzeko kapital sozialaren sortzaile eta dinamizatzaile.

Erronka estrategikoak

  1. SARTU Esku-hartze espazioa garatu.
  2. Euskal Herrian gizarte esku-hartzearen garapenean lagundu.
  3. Kudeaketa, koordinazio eta barne kohesiorako egiturak indartu.
  4. Gizarteratzearen eta komunitatearen garapenaren alorrean jarduketa, neurri eta programa berritzaileak garatu.

Erronka estrategikoen hedaketa da datozen 5 urteetarako ekimen panela osatzen duena.

1.ERRONKA:  SARTU esku-hartze espazioa eratzea

    1. HELBURUA: Euskadin laneratze enpresen eremuan lider izatea, ondorengo ekimenen bidez:
      1. Koordinatutako erakunde bat sortze bultzatu. Enpresa elkarteak.
      2. Gizarteratze enpresen sektorea eratu.
      3. Administrazioarekin elkarrizketa-onespena landu.
      4. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri.
      5. Gizarte eragileen onespen-konplizitatearen alde lan egin.
      6. Equal II garatu.
    2. HELBURUA: Gizarteratze eta komunitatearen garapenaren alorrak garatu baztertutako guneetan, eta degradatutako guneetan gizartea eta ekonomia biziberritzea landu:
      1. Eskarmentua eta esperientzia jaso eta Erakundean zehar barreiatu.
      2. Guneak identifikatu eta ekimenerako formulak landu.
      3. Dauden baliabideak erabili (komunitatearen garapenerako posibleak).
      4. Dauden baliabideetan inguruarekiko harremana bilatu.
    3. HELBURUA: Esku-hartzerako tresnak hobetu: Arreta-Orientazioa/Prestakuntza-lana:
      1. Genero ikuspegia sartu.
      2. Kultur aniztasuna sartu.
      3. Pertsona ororentzako diseinua.

2.Erronka : Euskal Herrian gizarte esku-hartzearen garapenean lagundu

    1. HELBURUA: Hirugarren sektoreko sareak indartu eta Sarturen balore eta helburuetatik hurbilen daudenetan lidergoa hartu:
      1. sektorea indartzeko ekimen guztietan parte hartu.
      2. sektorea indartzeko Sarturen balore eta helburutik hurbil dauden ekimenetan lider izan.
    2. HELBURUA: AAPPekiko harremanak sendotu. Programa eta politiken kudeaketan parte hartuz, eta epe ertain laburrerako hitzarmenak ezarri haiek garatzeko:
      1. Administrazioarekin esku-hartze mailen plangintza estrategikoa egin.
      2. Administrazioarekin harremanak egiteko erak birplanteatu (hitzarmenak, akordioak…).
    3. HELBURUA: Erabiltzaileen elkarte eta kolektiboekiko harremanak sendotu (gizarte esku-hartzea burutzen duten eragile bezala) erabiltzaileak parte hartzen badute. Erabiltzaileen elkarte eta kolektiboetara hurbildu. Programak, ezagutzak eta areagotzea proposatu:
      1. Komunikazio bideak ireki.
      2. Elkarteekin harremanetan jarri elkar ezagutuz eta elkarrekin proiektuak burutuz hurbilketa bultzatu.
      3. Parte hartze metodologietan sakondu.

3.Erronka : Sarturen kudeaketa, koordinazio eta barne kohesioa hobetzeko egiturak sendotu

    1. HELBURUA: Sarturen kudeaketa taldea eratu.
      1. Bulego bakoitzean zuzendariak gehiago egotea, zuzendari horiek honako honetaz ardura daitezen:+
        • Sarturen ikuspegi orokorra mantendu bulegoan: Sartu proiektua (idearioa eta plan estrategikoa) ezagunak izan daitezen eta Sarturekiko jarrera koherentea eta koordinatua izan dadin.
        • Bulegoak ondo jardutea erraztu; horretarako, bulegoan lan plangintza bat egoteaz, baliabide materialak kudeatzeaz eta langileak kudeatzeaz arduratuko da. Hau guztia Sarturen ideia orokorra kontuan hartuta.
        • Bulegoko kanpo harremanak egoki kudeatzea: erakunde publikoekin, hirugarren sektorearekin, e.a.
        • Ebaluaketa eta jarraipen prozesuak etengabeko hobekuntzaren ildotik ari direla bermatzea.
        • Sor daitezkeen proposamen eta berrikuntzen kudeaketa prozesuak eta berrikuntza prozesuak sustatu, bultzatu eta bideratu.
        • Giza talde kohesionatuari eutsi.
      2. Federazioko Gerente bezala aritu Kudeaketa Batzordearentzat.
    2. HELBURUA: Egituren koordinazio tresnak eratu: Bi plano konbinatu: Elkarteak/ korporazio egiturak.
      1. Orain Batzorde eta Lan Taldeak osatuta dagoen egitura aldatu.
    3. HELBURUA: Idearioa eta Sartu barruko kohesiorako tresnak finkatu.
      1. Erakunde barruan idearioa era aktiboan transmititu (sarrera prozesuetan sartu,…).
      2. Kohesio tresnak era egokian finkatu eta transmititu.
    4. HELBURUA: Sartu etengabeko hobekuntzaren printzipio eta sistemen arabera kudeatu.
      1. Etengabeko hobekuntza prozesuarekin jarraitu, finkatu, homogenotu eta garatu erakunde osoan.

4.Erronka: Gizarteratzearen eta komunitatearen garapenaren alorrean jarduketa, neurri eta programa berritzaileak garatu

  1. HELBURUA: Berrikuntza plana egin
    1. Arduradun bat ezarri.
    2. Dagoen jakintza jasotzeko sistema bat ezarri eta transmisiorako tresnak definitu.
    3. Proiektu berrien plangintza egin.

Helburuak

  1. Euskadin laneratze enpresen eremuan lider izan.
  2. Gizarteratze eta komunitatearen garapenaren alorrak garatu baztertutako guneetan, eta degradatutako guneetan. gizarte eta ekonomia biziberritzea landu.
  3. Esku-hartzerako tresnak hobetu: Arreta-Orientazioa/Prestakuntza-Lana.
  4. Hirugarren sektoreko sareak indartu eta Sarturen helburu eta baloreetatik hurbilen daudenetan lidergoa hartu.
  5. AAPPekiko harremanak sendotu. Programa eta politiken kudeaketan parte hartuz, eta epe ertain-laburrerako hitzarmenak ezarri haiek garatzeko.
  6. Erabiltzaileen kolektibo eta elkarteekiko harremanak sendotu (gizarte esku-hartzea burutzen duten eragile bezala).
  7. Sarturen kudeaketa taldea garatu.
  8. Egituren koordinazio tresnak garatu: bi plano konbinatu: elkarteak/Korporazio egitura.
  9. Idearioa eta Sartu barruko kohesiorako tresnak finkatu (prestakuntza, talde lana, barne promozioa, parte hartzea, aukera berdintasuna).
  10. Etengabeko hobekuntzaren printzipio eta sistemen arabera kudeatu Sartu.
  11. Berrikuntza plana egin.
  12. Berrikuntza aurrera eramateko beharrezkoa den motibazioa sortu. Ezagutzen transferentzia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.