SGU-UPD Sartu II

“Sartu II Sustapen eta Garapenerako Unitatea – Unidad de Promoción y Desarrollo” unitateak (“SGU-UPD Sartu II”), Erroak Elkarteak bultzatuta sortutakoak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Fondoak finantzatuta egongo den laguntza teknikorako kabinete bihurtzea du helburu, hala ezartzen baitu 2001eko azaroaren 14an Ministerioak emandako Aginduak, eta “Gipuzkoako lurraldeari aurrera egiten eta garatzen laguntzea” izango da bere xedea.

Ministerioaren Agindu horren arabera, “SGU-UPD Sartu II” unitatea “Lantegi Eskola, Lanbide Etxe eta Enplegu Tailerretako (LE/LET/ET) proiektuen prestaketan, laguntzan eta ebaluazioan kolaboratzen diharduen modulu gisa egituratzen da, beren lurraldeko garapen eta enplegurako potentzialtasunak deskubrituz, LE/LET/ETetan eta garapen proiektuetan esku hartzeko plan integralak landuz, eta, hala zuzenean nola Enpleguko Institutu Nazionalarekin nahiz erakunde sustatzaileekin lankidetzan, proiektuotan parte hartzen dutenen lan munduratzea sustatuz.”

“SGU-UPD Sartu II” unitateak egiten dituen zerbitzuak eta jarduketak bi JARDUTE ILDOtan barruan sartzen dira:

  • Lantegi Eskoletako eta Enplegu Tailerretako programak, bai eta formaziorako eta enplegurako beste proiektu batzuena ere, prestatu, lagundu eta ebaluatzea.
  • Gipuzkoako lurraldean enplegurako eta garapenerako dauden aukerak aurkitzea.

1. SGU-UPD SARTU II UNITATEAREN HELBURU ESPEZIFIKOAK

  • Udal, eskualde eta probintzia mailan enpleguaren garapenerako dauden aukerak ikertzea eta aztertzea.
  • LE/LET/ETen programak eta biztanleen enplegagarritasuna hobetzen lagunduko duten formaziorako eta enplegurako beste programa batzuk garatzea, bideratzea eta teknikoki laguntzea.
  • Aholkuak eta laguntza teknikoa ematea jendea lan munduan besteren kontura edo norbere kontura sar dadin LE/LET/ETek egiten dituzten programetan edo gizarte ekonomiaren alorrean enpresak sortzen.
  • Laneratze prozesuen jarraipena egiten laguntzea, bai eta LE/LET/ETek antolatzen dituzten formazio saioak, egiten dituzten lanak eta gizartean duten eraginaren kalitatea ebaluatzen ere.

2. ESTRATEGIAK

Bere helburuak lortzeko, “SGU-UPD Sartu II” unitateak honako lan estrategiak proposatzen ditu:

  • Lantegi Eskola, Enplegu Tailer eta “SGU–UPD Sartu” unitateak antolatzen dituzten programak, bai eta enplegu politika aktibo honen unibertsaltasuna eta berdintasuna bermatuko duten formaziorako eta enplegurako beste proiektu batzuk ere, hedatzea eta bultzatzea lanik gabe dauden pertsonen eta enpresen artean eta gizartean oro har.
  • Lantegi Eskoletako eta Enplegu Tailerretako formazio eskaintzaren zein formaziorako eta enplegurako beste programa batzuen etengabeko hobekuntza eta dibertsifikazioa.
  • Lanik eduki ez eta enplegu bila ari diren pertsonek profesional gisan lanean hasteko dituzten gaitasunak hobetzea, gazteen eta emakumeen langabeziaren aurka eginda eta, bereziki, luzaroan lanik gabe dauden eta, oro har, gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonez arduratuta.
  • Gaitasun eta kualifikazioak identifikatu, onartu eta baliozkotzearekin lotutako guztia eta etengabeko ikaskuntzari buruzko informazioa, laguntzak eta orientabideak bultzatzea, edozein jardute eremutik edo parte hartzeko edozein eremutan.
  • Diskriminazio mota guztien aurka egitea, zeharka jardute ildo guztietan gizarteratzea eta aukera berdintasuna bultzatuta. Lagundutako programak optimizatzea, poliki-poliki kalitatearekin lotutako emaitzak eta laneratzeak hobetuta, lurraldean duten eragina etengabe ebaluatuz.
  • Lurraldean garapenerako eta enplegurako dauden aukerak aurkitzea, bereziki gizarte ekonomia bultzatuta eta ekonomia horri laguntza teknikoa emanda.
  • Ekintzaile izatera eta enplegu sortzera bultzatzea.
  • Formaziorako eta enplegurako programen artean praktika onen transferentzia.
  • Sinergiak eta sarean lan egiteko aukerak sortzea eta bultzatzea Gipuzkoako lurralde eremu guztietan formazioaren eta enpleguaren alorrean ari diren erakundeetan eta pertsonengan.

3. GIZA TALDEA

“SGU-UPD Sartu II” unitateak, planteatutako zerbitzuei erantzuteko, disziplina anitzeko lantalde bat dauka, 5 pertsonak osatuta. Pertsona horiek profesionalak dira eta proiektuak helburu dituen jardute eremuetako lan alorretan adituak dira.
Lantalde hori bi arlo nagusitan egituratzen da (Ikerketa eta Proiektuen Garapena) eta arlo nagusi horiek, zeharka, beste bi lan ildo hartzen dituzte beren baitan (Gizarteratzea eta Ebaluazioa). Administrazio gaietan laguntzeko pertsona bat daukate.

Equipo Humano-SGU-UPD Sartu II

4. PROIEKTUAREN HISTORIKOA

2008ko martxoko deialdian Erroak Elkarteak Gipuzkoako zein Euskal Herriko Sustapen eta Garapenerako Unitatearen lehen proiektua aurkeztu zuen. Proiektua onartu egin zen, eta “SGU-UPD Sartu” unitatea garatu zen bi urtetan zehar 4 pertsonak osatutako lantalde batekin.

2010eko martxoko deialdian, berriz, Erroak Elkarteak SGU unitatearen beste proiektu bat aurkeztu zuen. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) proiektua onartu zuen eta 2010eko ekainaren 7an “SGU-UPD Sartu II” abian jarri zen, urtebeteko iraupenarekin. Unitate horri beste osagai bat gehitu zaio proiektuen garapenaren alorrean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.