Jatorria

Nortzuk gara / Jatorria

Hasi ginenean, hain zuzen ere, 1988ko ekainetik abendura bitartean, Proiektua abian jartzeko lanean jardun genuen: gure jomugak, helburuak eta egin nahi genuen lana Erakunde eta Entitateei aurkeztu genizkien, eta Sare Komunitarioko Zerbitzuetatik haien egoerari eta jarduteko premia nagusiei buruzko informazioa biltzen saiatu ginen. Halaber, Lan-taldeak sortu genituen, funtzionamendu-egitura ezarri, etab.

1989az geroztik, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Zentro Laguntzaileak gara, Lanerako Prestakuntzako Programak garatzeko. (zerbitzu-katalogorako esteka)
Aldi hartan, halaber, BIZGORRE Enplegu Zentro Berezian parte hartzen hasi ginen sozietate-mailan.
Eta Ohorezko Aipamena jaso genuen, REINA SOFIA SARIKO gizarte-lanaren modalitatean.

1990ean, urrats garrantzitsua egin genuen; izan ere, Enpresa Arlora hurbildu ginen, baita enplegua sustatzeko ekintzak gauzatzen hasi ere, eta handik aurrera gero eta gehiago jorratu dugu esparru hori, ekintza gehiago garatuz. Ekintza horiek, hain zuzen ere, osatzen dute gure Enplegu Arloa.

1991ri dagokionez, nabarmendu nahi genuke, aurreko urteen aldean, gure zerbitzuetara jo zuten pertsonen kopurua areagotu egin zela, hirukoiztu egin zela, alegia. Urte hartan, POBREZIAREN AURKAKO BORROKARI BURUZKO LEGEA sortu zen eta esparru horretan, hain zuzen ere, egin ziren Pobreziaren aurkako Plan Integralaren onuradunak Gizarteratzeko Proiektuak, Eusko Jaurlaritzarekin hartarako egindako Lankidetza Hitzarmenean oinarrituta. Horri esker, gizarte-errealitate jakin bat ezagutu genuen, hain zuzen ere, laneratu baino lehen gizarteratzeko premia zutenena, eta, beraz, Arlo berri bat sortu zen SARTUN: Gizarte Heziketaren Arloa (zerbitzu-katalogorako esteka), betiere motibazioa eragitearren, ekimen pertsonalak eta komunitatean nahiz inguruan parte hartzea sustatzearren eta trebetasun eta ohiturak hartzeko bultzada ematearren, besteak beste. Laburbilduz, Arlo horretako jarduerak SARTUK jende ugariren Gizarteratze-premiei ematen dien erantzuna dira; horretarako, kontuan izaten dugu arlo horren eraginpean hartzen ditugun pertsonak askotarikoak izanik ere denek beren inguruarekiko harremana desegituratu samartuta dutela.

1992tik aurrera, esan dezakegu SARTU Federazioa egonkortu eta sendotu egin dela eta komunitate-baliabideen Sare Orokorreko profesionalek gero eta gehiago erabiltzen dituztela gure zerbitzuak gizarteratzeko baliabide gisa. Ikusi besterik ez dago gero eta pertsona gehiagori ematen diogula arreta.

1993ri dagokionez, nabarmendu nahi genuke GILTZA aldizkaria Prestakuntza, Enplegu eta Gizarte Laneko aldizkari gisa argitaratu izana, batetik, gizarteratzeari buruzko ideiak eta esperientziak hedatu eta aurkezteko foroa eratzearren, eta, bestetik, prestakuntzaren eta enpleguaren arloan zeuden eta erabil zitezkeen baliabideei buruzko informazioa bideratzeko tresna sortzearren. Bertan, halaber, profesional guztiei parte hartzeko aukera ematen zitzaien.
Urte hartan, Enpleguko Institutu Nazionalaren (EIN) Zentro Kolaboratzaile bihurtu ginen, hainbat espezialitatetako prestakuntza-jarduerak egiteko, eta Erakunde horretarako ikastaro homologatuak ematen hasi ginen. Urte hartan ere Luzaroko Langabeentzako toki-eremuko Enpleguko eta Prestakuntzako Programak garatzen hasi ginen (zerbitzu-katalogorako esteka), Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak urtero hartarako ematen dituen Dekretuen babesean.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak talde bereziekiko lan-eremuan sustatzen duen UTOPIA SARIA (1993) jaso genuen, baita 93ko SUSTATU SARIETAKO ikerketa-modalitateko Ohorezko Aipamena ere. Sari hori, hain zuzen ere, SARTUK Durangon duen Bulegoko zuzendari FERNANDO CONSUEGRARI eman zioten “La inserción laboral. Un enfoque ecológico de intervención” ikerketa-lanarengatik. (zerbitzu-katalogorako esteka)

1994an, hainbat enpresa sortuz eta hartutako aholku eta abalei esker, Enplegu Arloa nabarmen garatu zen. Halaber, bultzada handia eman genion lan-orientazioko zerbitzuari —LANGUNE—, baita ATERPE PLANEAN (Gipuzkoako Foru Aldundia) ordura arte izandako lankidetzari ere. Bestalde, gure jardunen bitartez enplegua lortu zuten pertsonen kopurua igo zen. Urte hartan, halaber, SARTU ENPLEGU GIDA argitaratu genuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren laguntzari esker. Gida hori argitaratuta, enplegu-sorkuntzan, lan-orientazioan, eta oro har enpleguari lotutako alderdiei buruzko informazioan, eragina duten funtsezko alderdiei buruzko informazio-tresna kaleratu nahi izan genuen.

1995-1996 aldian, EINekiko lankidetza-eremua zabaldu genuen. Hain zuzen ere, Profesionaltasuna Egiaztatzeko Ekintzak eta Enplegurako Zerbitzu Integratuetako ekintzak garatzen hasi ginen.
Halaber, aldi hartan LANGAI Euskal Lan Zerbitzuaren Zentro Laguntzaile bihurtu ginen, Eskaerak nahiz eskaintzak bildu, landu eta kudeatzeko. (zerbitzu-katalogorako esteka)
Aldi horretan, Enplegu Arloaren baitan Proiektu mota berri bat sortu zen: GABE edo Enplegu Bilaketa Aktiboko Taldeak, Lan Orientazioaren eta oro har enplegurako sarbidearen arloko zerbitzu espezializatuago gisa.

1997an, “Lan Bitartekotzako Sustatzaileen Programak” (zerbitzu-katalogorako esteka) jarri genituen abian. Programa horiek hiru Foru Aldundien artean finantzatzen dira. Baliabide gutxiko egoeran dauden pertsonek enplegua errazago lortzea da proiektu berritzaile horren helburua, betiere lan-merkatuko bitartekotza-mekanismo publikoaren baitan (LANGAI) ekintza positiboko sistema bat ezarriz. Halaber, enpresa txikiei laguntzeko mekanismo sistematizatua ezartzeko asmoz sortu zen proiektua.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak emandako diru-laguntzaren bitartez, eta EHUko Soziologia Fakultateak zuzenduta, ikerketa bat egin genuen, honako hau, hain zuzen ere: Gutxieneko Diru-sarreraren hartzaileek beren bazterketa- eta gizarteratze-prozesua hautemateko duten moduari, bere norberatasun pertsonala eraikitzeko duten moduari eta bere unibertso kognitiboan esku hartzen duten faktoreak identifikatzeko duten moduari buruzko Ikerketa Kualitatiboa. (ikerketaren testurako esteka)

1998an, Europako Programetan parte hartzen hasi ginen, eta Europako Ekonomia Erkidegoko beste lau herrialderekin batera, FRONTIERA PROIEKTUAN parte hartu genuen. Europako Prestakuntza Proiektu horrek enpresa sozialetako langileak ditu jomugan eta marjinazio modu berriak eta hiri-eremuetan enplegua sortzeko aukerak jorratzen ditu. Centro Italiano di Solidarietá zentroan (Erroma) garatzen ari da.
Empleo-Horizon programaren ADIR ekimenean (ezinduei bideratua) ere hartu genuen parte. (zerbitzu-katalogorako esteka)

Erabateko Kalitatearen eta Etengabeko Hobekuntzaren eremuan jarduteari ekin genion, EFQM ereduaren bitartez.

Eta 1998. urtean ere SARTUREN sorkuntzaren hamargarren urteurrena ospatu genuen, “Bazterketaren eta Enpleguaren inguruko ikuspegi berriak” izeneko Jardunaldien bitartez. (jardunaldien testuetarako esteka)

1999an, Gizarteratzeko Udal Planen garapenean lanean hasi ginen, hainbat Udalekin batera.

Urte berean, Laneratzeko Enpresak sortzea bultzatu genuen. (zerbitzu-katalogorako esteka)

2000. eta 2001. urteei dagokienez, 4 jardun nabarmenduko genituzke:

  • AUZOLAN programen garapena, hainbat Udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. Programa horiek Prestakuntzarako eta Enplegurako aukera ematen diete lan-merkatutik baztertuta dauden pertsonei beren gizarte-prozesuaren baitan.
  • Gizarteratze HItzarmenen garapenaren esparruan Gizarteratzeko Prozesuetan laguntzeko tresna profesionalak: “Laguntza eta gizarteratze-prozesuak. Horiek gauzatzeko gida”. Bertan, laguntzaren helburuak egungo jardueraren esparruan definitu eta gizarte-zerbitzuen erronkak azaltzen dira. Horrez gain, gizarteratzea laguntzaren ikuspegitik aintzat hartzeko jarraibideak ematen dira. Eta “Laguntza eta gizarteratze-prozesuak. Tresna Profesionalak”. Bertan, informazioa erregistratzeko sistema sorta bat deskribatzen da, gizarteratze-prozesuak gizarteratze-hitzarmenei buruzko araudiari jarraiki garatzea errazteko. (1/2000 Dekretua). (tresnen testuetarako esteka)
  • Gizarte Bazterketa eta Gizarteratze Prozesuen Behatokia, Europako Gizarte Funtsak Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Operatiboaren 3. Helburuko 2. Neurriko 7. Ardatza garatzeko emandako diru-laguntzaren baitakoa. Horren helburua bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzeko prozesuei buruzko informazio eguneratua ematea zen, gizarte-bazterketaren aurkako borrokako eta lanbide-praktikei buruzko orientazio teknikoko politiken inguruko erabakiak hartze aldera.
  • Gizarteratzen laguntzeko Etengabeko Ikaskuntzako Lantegi Sarea. Horren helburua hau da: etengabeko lanerako gune bat izatea, bertan trebetasun aurreprofesionalei eta eremu pertsonaleko aurretiko trebetasunei buruzko prestakuntza lantzeko; baita herritartasun aktiboa sustatzea ere, harreman-eremu guztietan —pertsonala, soziala, lanean, familian, etab.— ahalik eta modu autonomoenean moldatzeko gaitasunak dituen herritartasuna sustatzea, alegia. Gune horietan, hainbat gai lantzen da, hala nola teknologia berrietan alfabetatzea, kulturartekotasuna, erantzukidetasuna, segurtasuna eta higienea, arriskuen prebentzioa, oinarrizko kulturalizazioa, etab.

2002. urtean, Kontsultoretza eta ikerketa Sozialari lotutako jarduerek garrantzi handia hartu zuten SARTUN, eta, beraz, Kontsultoretza Sozialaren Arloa sortzeko lehen urratsak egin genituen, eta, 2008an, Arlo hori eratu genuen SARTUN.
Europako Proiektuek ere garrantzi handia hartu zuten berriz ere, eta, horien baitan, bi proiektu sustatu genituen: EQUAL-ITUN izenekoa (Laneratzeko enpresak sortzearren; azkenean, 20 Laneratzeko Enpresa sortzea lortu genuen) eta ONE TRACK izenekoa (bazterketaren aurkako borrokan eragile anitzeko koordinazio-estrategiak hobetzea).
Era berean, EQUAL-ACCENT, EQUAL ZUREKIN SAREAN eta SARBIDE programetan parte hartu genuen.

2003an, beste pertsona batzuei lagundu genien hausnarketa egiten; horri dagokionez, Gizarte Laneko eta Esku Hartze Sozialeko profesionalentzako prestakuntza, Gizarteratzeko Hitzarmenen eta gizarteratzeko Prozesuen eremuan lana nabarmendu nahi genuke. Gizarteratze-arloko Teleprestakuntza-ikastaro bat ere egin genuen Estatu osorako, UNADekin eta Gizarte Gaietako Ministerioarekin batera.
Era berean, 2002an hasitakoari eutsiz, Europako Programan lan ugari egiten jarraitu genuen.

2004an, enplegu-politika berrien baitan, Eusko Jaurlaritzak SARTU homologatu zuen LANBIDEREN zentro laguntzaile gisa, Orientazio, Enplegu, Prestakuntza eta Ekintzailetza Ekintzak gauzatzeko.
Horrez gain, gizarte-dinamizaziorako teknologia berrien eremuan hainbat jarduera egiten hasi ginen; hain zuzen ere, SAREGUNE gizarte-dinamizazioa sustatzeko teknologia berriei buruzko prestakuntza emateko gunea jarri genuen abian.

2005. eta 2006. urteei dagokienez, Laneratzeko Enpresen eremuan egindako lan handia nabarmenduko genuke. 2006an, 16 Laneratzeko Enpresatan parte hartu genuen sozietate gisa. Urte horretan EQUAL-ITUN proiektua amaitu genuen eta EQUAL II – LAMEGI proiektua hasi. Proiektu berri horren helburua laneratzeko gizarte-klausulei heltzea zen.
Urte horretan, aldi estrategiko berria hasi zen SARTUN, 2005-2010 Plan Estrategiko berriari ekinez.

2007an, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alorreko erakunde laguntzailetzat hartu zuten Sartu Federazioa.

2008. urtean, SENDOTU Europako Programa berriari hasiera eman dugu, EAEko FSE 2007-2013 programa Operatiboaren esparruan, hain zuzen ere, programa horren 2 ardatzari —Enplegagarritasuna, gizarteratzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea— eta 2.7 neurriari —Lan-merkatutik baztertuta dauden eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei gizarteratzeko aukerak proposatzea— dagokienez.
Horrez gain, SARTU Federazioaren 20. urteurrena ospatu nahi dugu, eta, horretarako, hainbat jarduera egingo dugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.