Enpresarentzako zerbitzuak

Enpresarentzako zerbitzuak

Europako Batzordeak estrategia berri bat abiarazi du “enpresen erantzukizunari buruz, enpresek gizartean duten eraginagatik” eta, besteak beste, arlo hauek biltzen ditu: giza eskubideak; lan eta enplegu jarduerak, hala nola prestakuntza, dibertsitatea, genero-berdintasuna eta langileen osasuna nahiz ongizatea; ingurumeneko kontuak, hala nola biodibertsitatea, klima-aldaketa eta baliabideen erabilera eraginkorra; eta, era berean, tokiko erkidegoen parte-hartzea, eta desgaitasuna duten pertsonen garapena eta integrazioa, beste kolektibo batzuen artean.

Proiektuak eta zerbitzuak Sartu-rekin garatzeak Gizarte Erantzukizun Korporatiboa enpresan garatzea ahalbidetzen du.