Gasteizko ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua

Gasteizko ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua

Helburuak:

SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA BIZITZAN ZEHAR PRESTATZEKO

Prestakuntza iraunkorrak balio eta garrantzi handia du gaitasun teknikoak eta pertsonalak eskuratzeko, gaitasunak eta trebetasunak handitzeko eta, era berean, gaitasunak eta ezagutzak eguneratzeko edo gaurkotzeko, xede pertsonal, sozial edo laneko batekin. Prestakuntza iraunkorraren balio eta garrantzi hori barneratzen laguntzea da helburua.

PRESTAKUNTZA ARLOKO INFORMAZIOAN ETA AHOLKULARITZAN ESPEZIALIZATUTAKO DOAKO BALIABIDE BAT ESKAINTZEA

Udalerriko prestakuntza-eskaintza guztia biltzea, Prestakuntza Zentroekin, Elkarteekin eta Entitate publikoekin nahiz pribatuekin elkarlanerako loturak ezarriz.

Gaitasunak, trebetasunak eta konpetentziak hobetzeko interesa duten herritarren eskura jarritako berariazko baliabide bat da, prestakuntza-jardueren inguruko informaziorako eta zabalkunderako. www.ikasgune.info

Arreta eta laguntasuna eskaintzea prestakuntza-ibilbidearen hautaketan eta garapenean; pertsona bakoitzaren premia pertsonal, sozial eta lanekoetara egokituta.

UDALERRIKO PRESTAKUNTZA PREMIEN BEHATOKI GISA JARDUTEA

Prestakuntza-eskaintzaren arloan dauden gabeziak aztertzea, zer gaitan dagoen eskaririk handiena eta eskaintzarik txikiena atzemanez, eta irisgarritasun-zailtasunei arreta berezia eskainiz (ordutegiak, egutegiak, sarrera-baldintzek, motibaziorik ezak, familiako bizitzaren bateragarritasunak, zailtasun ekonomikoak, aretoetan sartzeko irisgarritasun-arazoek eta abarrek eragindako zailtasunak izaten dira).

Eskaintza eta eskaria hobeki doitu nahian, behar diren ekimenak sustatuko dira prestakuntzarako sarbide eraginkorra eragozten edo zailtzen dituzten oztopoak mugiarazteko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.