Harrera eta Gizarte eta Enplegu Laguntasuna

Zertan gabiltza / Harrera eta Gizarte eta Enplegu Laguntasuna

Harrera, orientazioa eta laguntasunaren lan arloaren jarduera nagusia pertsonak laguntzea da, huraxe gizarteratzeko ibilbidea bera prestatu eta abian jartzerakoan; lehentasunez, desabantailan edo gizarte-kanporaketan dauden pertsonak.

Gure oinarrizko ideia da pertsona bere prozesuen ardatz nagusia dela, eta gure lehen helburua, gure helburu nagusia, laguntzazko harremana ematea da; laguntza autonomia handiagorantz jotzeko ikasbide bat bezalakoa izango da, ibilbidean zehar haren egoerak moldatzeko eta/edo hobetzeko. “Pertsonen arteko” laguntza-prozesu horrek dinamikoa eta bi norabidekoa izan behar du, eta aldagai askoren eragina izaten da. Aldagai haietatik guztietatik, hona hemen nabarmendu beharrekoak:

  1. Profesional taldea eta zer trebetasun abiarazi behar dituzten. Horretarako, “Manuel de Acompañamiento” (Sartu, 2003), El acompañamiento y los procesos de incorporación social (Jaume Funes eta Esther Raya 2001) eskuliburuan bildutako metodologiaz gain, non laguntasunaren eskumenak eta mugak ezartzen baitira, garrantzi berezia ematen diegu pertsonak garatu beharko dituen trebetasunei, zer egoerari aurre egiten ari zaion kontuan hartuta eta egoera pertsonala ere aintzat hartuta:
    • ulertzeko:entzutea, orientatzea, sentimenduak islatzea, laburbiltzea, erkatzea, interpretatzea, informatzea.
    • Sostengua emateko:harremanetan hastea, konfiantza ematea, lasaitzea, itxaropena eraikitzea, kontsolatzea, alternatibak sortzea, pertsona zentratzea haren potentzialtasunak identifikatuta, esperientzia positiboak berrikustea, berbideratzea.
    • Ekintza positiboak garatzeko:zailtasunak bereiztea, alternatibak aztertu eta arakatzea, optimizatzea, sendotzea.
  2. Sare-lana, gizarte laguntzarako sare komunitarioko baliabideekiko ekintzen koordinazioa sustatuta, eta barne zein kanpo baliabideak eta zerbitzuak pertsona guztientzako irisgarriagoak egiten saiatuta. Estrategia horiek gauzatzerakoan, hainbat jarduera abiarazten dira, sare-lana koherentziaz lantzeko. Arlo honetako jarduera guztiak hainbat programaren bidez egituratzen dira.
Harrera, orientazioa eta laguntasuna:
Pertsonak gizarteratzea eta laneratzea xede duten proiektuak, programak eta zerbitzuak, orientazioaren, informazioaren eta laguntasunaren bitartez.
Barneratze Zerbitzuak:
Barneratzeko udal zerbitzuak garatzea xede duten proiektuak, programak eta zerbitzuak, pertsonak laguntzeko programa pertsonalizatuaren bidez eta ingurunearekiko lanaren bidez.
Gizarte Bitartekaritzarako Zerbitzuak:
Komunikazio, harreman, bizikidetza eta gatazkak moldatzeko prozesuen garapena sustatzera bideratutako proiektuak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.