Enplegu-eskaintzak kudeatzeko zerbitzua

Enplegu-eskaintzak kudeatzeko zerbitzua

  • LANBIDEko zentro laguntzaile gisara, lan bitartekaritzako ekintzak egiten ditugu, langabezian daudenei edo enplegu hobekuntzaren bila ari direnei beren profilekin bat datorren lanpostu bat erraztea helburu hartuta. Zerbitzu hori saiatzen da pertsonen profil profesionalekin bat datozen enplegu-eskaintzak hartzen eta enpresak pertsonaz hornitzen, aipatu eskaintzak betetzeko (prospekzio lana). Enpresarekin sentsibilizazio lana egiten da, zailtasunean dauden pertsonak kontrata ditzaten (Gizarte Erantzukizun Korporatiboa), eta aldi berean, enpresei ikusarazten zaie egokia eta errentagarria dela kualifikazio maila apaleko pertsonak kontratatzea kualifikazio handiagoko pertsonak behar ez diren enpleguetan aritzeko. Halaber, laguntza eskaintzen zaie haien beharrak zehazteko, eta haien intereseko informazioak nahiz laguntzak eskuratzeko (indarreko araudia, kontratazioarentzako laguntzak…), profil profesionalean, eta era berean, enplegua eskaintzen duten enpresei beren baldintza eta beharrekin bat datozen hautagaiak lortzen dizkiete. Kontua da eskaintza eta eskaria ongi uztartzea; eskaintza jaso, eta huraxe betetzeko pertsona egokiak bilatzen ditugu; gero, eskaintzari buruzko azalpena ematen zaie eta, interesatuak badaude, enpresarekin harremanetan jartzen ditugu.

 

  • 2012ko martxotik hona, Sartu-k ENPLEGATZE AGENTZIAREN baimena dauka lan bitartekaritzako jarduerak egiteko, enplegu-zerbitzu publikoekin elkarlanean