Dinamizazioa eta Garapen komunitarioa

Zertan gabiltza / Dinamizazioa eta Garapen komunitarioa

Gizarteratzea, guretzat, aldaketa bat dakarren prozesu bat da, eta prozesu horrek bere barnean hartzen du bai gizarte-desabantailan dagoen pertsonaren bizitza bai pertsona baztertua egon den gizarte taldea osatzen duten pertsonak, eta batez ere, bi aldeen artean ezartzen den harremana.

Ikuspegi horrekin, gizarteratzeak funtsezko bi aldagai ditu:

  • Norberaren autonomia: pertsonak bere buruaz erabakitzeko duen aukera da. Gure iritziz, horretarako, pertsonak baliabideak eta trebetasunak izan behar ditu, eguneroko esperientziak eta bizipenak, maila txiki batean bada ere, asegarriak gerta dakizkion, bere burua aintzat hartzeko eta bere buruan konfiantza izateko modua izan dezan.
  • Gizarte partaidetza: gizarte esparru orotan eskubide osoz parte hartzea da eta, batez ere, gure ikuspegiarekin bat, agertoki honetan eta hartan gizarte harremanen kopuru jakin bat izatea, erkidegoko kide sentitzeko aukera izan dezan; era berean, gizarteratzen den erkidegoaren kultur arauak eta erabilerak ezagutu eta onartu behar ditu.

Ikuspuntu horrekin bat, gure jarduketek bi maila hauetan eragitea dute xede:

  1. Aspektu pertsonalak lantzea, baina ingurunearen garrantzia ahaztu gabe, eta biktima errudun bihurtzeko tentaldian erori gabe (den-dena aspektu pertsonalak aldatuz konponduko balitz bezala).
  2. Erkidegoan esku-hartzea, gizarteratzearen prozesu pertsonalari eragiten dizkioten gizarte egoerak aldatzen saiatzeko, baina ahaztu gabe, aldaketa hori lortu artean pertsonari lanabesak eskaini behar zaizkiola, bere egoera hobetzeko aukera emateko epe labur eta erdira .

Gure esku-hartzea, beraz, Guy Cauquil-ek proposatzen dituen bi kontzeptualizazioen osaera bat da. Esku-hartzearen ikuspegia nolakoa den, bi eredu izango ditugu: gizarteratze eredua eta kanporaketaren aurkako borrokaren eredua. Hona hemen eredu bakoitzaren elementu adierazgarriak:

EREDUA

GIZARTERATZEA

KANPORAKETAREN AURKAKO BORROKA

Esku-hartzearen helburua

ARAZOAK DITUZTEN PERTSONAK.

Guztiengan ageri den elementua hauxe da: ESTIGMA

Minusbaliotasuna edo estatusa

(Drogazale ohia, preso ohia, etab…)

Arazoak dituztenINGURUNEAK, AUZOAK, HIRIAK:

Egoera ekonomikoa eta gizate taldea izaten dira bereizgarriak.

Pertsonen

Identitatea

ESTIGMAREN ARABERA:Etiketatze soziala.

.Irudi sozial negatiboa.

LURRALDEAREN ARABERA::

Identitatea, talde gisa partekatua.

Helburua

Araua: NORMALIZAZIOA

Boterea: Boterea berrartzea.

Balioa

LANA

ELKARTASUNA..

Pertsonen arteko harremana.

Erabilitako logikak

LANERATZEA,nagusiki,baina ez bakarrik, besteen, konturako lanean.

ABERASTASUNA SORTZEA,

Jarduera ekonomikoa eta sozialarena.

Logika horretatik begiratuta, gure esku-hartzeak “gizarteratzea” eta “kanporaketaren aurkako borroka” ereduak txandakatzen ditu, jarduketaren posibilitateen, aukeren eta egokitasunaren arabera lortu nahi dugun xedeari begira:

  • GIZARTERATZEAREN logikarekin lan egiten dugu, pertsonaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak handitzeko xedearekin esku hartzen dugunean; izan ere, gure helburua da pertsona normalizatzea huraxe lan-merkatuan sartzearen bitartez.
  • KANPORAKETAREN AURKAKO BORROKAREN logikatik esku hartzen dugu, gure ekintzek nola halako gizarte eragin bat lortzea xede dutenean, betiere hauetako gauzaren bat sustatze aldera:
    • Lotura komunitarioak handitzea eta trinkotzea (Gizarte Kapitalaren balioa handitzea).
    • Lurralde jakin batean, esku-hartzerako dauden bitartekoen koordinazioa eta osagarritasuna hobetzea, egun departamentutan eta konpartimentu profesional itxietan zatikatzeko joera nagusia gaindituta.
    • Partaidetza eta erantzukizun kolektibo handiagoa sustatzea xede duten proposamenak abiaraztea (era partekatuan asumitutako proposamenak), bai ongizateari buruz bai bizikidetza-inguruneen gizarte kohesioari buruz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.