#goazenazokara ! Ekonomia Solidarioaren III Azoka

azoka-iii-feria

Ekainaren 20an Vitoria-Gasteizko Iradier Arenan Ekonomia Solidarioaren III Azoka egingo da.

Ekonomia solidarioaren III. Azokak Euskadiko Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen eskaintza hurbilduko du Gasteizera. Merkatu hau irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duten ondasun eta zerbitzuz osaturiko ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare  bat bezala ulertzen da. Sare hau, ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundez, eta banakako kontsumitzaile eta kolektiboz osatua dago, bere partaideen beharrak asebetetzen dituelarik.

Bere webgune ofizialean kontsulta dezakezu Azokari dagokionaren guztia: egitaraua, helburuak zein beste material batzuk. Gainera, prentsaurrekoaren egunetik bertatik Azoka egunean bertan #goazenazokara traola erabiltzera gonbidatzen zaitugu. Azokan gertatzen denarekin zeure edukia sortuko duzu eta sarea beste kontsumo eta azoka mota batez beteko dugu!