EMAKUMEA ETA ENPRESA: EMAKUMEAK KONTRATATZEAREN ALDEKO ARGUDIOAK

SENDOTU 2 lan-koadernoa- EMAKUMEA ETA ENPRESA

Enpresa eta enpresaburu batzuek pentsa dezakete seguruagoa dela emakumeen eta gizonen inguruko estereotipoez fidatzea enplegatu berriak kontratatzerakoan, plantillak berregituratzerakoan edota langile bat mailaz igotzeari buruzko erabakiak hartzerakoan.

Dena dela, frogatua dago ez direla zuzenak emakumeen inguruko mito “zahar” asko; esate baterako, ezgaitasunak dituztela zenbait enplegutan aritzeko, lidergorik ez dutela, gaitasun tekniko eskasa dutela edota lanarekiko leialtasunik ez dutela.

Egungo emakumeak:

.-Talentuaren gehiengoadira; izan ere, emakumeak unibertsitateko graduatuen % 60 baitira Europan.

.-Merkatuaren gehiengoa dira; izan ere, emakumeek hartzen dituzte kontsumo-ondasunei buruzko erabakien ehuneko 80, “tradizionalki gizonezkoak” diren ondasunen gaineko erabakiak barne: esaterako, autoak.

.-Errentagarritasunaren osagai dira. Izan ere, zuzendaritzan genero-oreka hobea duten konpainiek emaitza hobeak lortzen dituzte, goiko mailetan emakume gutxiago dituzten enpresek baino.

.-Funtsekoak dira demografia-aldaketetarako. Emakumeen lana sustatzeko politikak egiten dituzten herrialdeek jaiotze-tasa eta hazkunde handiagoak dituzte.

Horregatik, Sendotu proiektuko Esperientzien Laborategiak makumea eta enpresari buruzko lan-koaderno hau aurkezten du. Bertan, hainbat argudio agertzen dira emakumeak enpresa-erakundeetan kontratatzearen alde.

Agiria sortu dugu, lan-tresna bat izan dadin emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lanean ari den jende guztiarentzat. Segregazio bertikala eta horizontala egon badagoela abiapuntu harturik, bigarren kapìtuluan kontra-argudioak ematen dira; hau da, oraindik ere, gaur egun enpresa-munduan nolabaiteko indarra duten estereotipoak deseraikitzen dira.

Hirugarren kapituluan, genero-berdintasunaren aldeko hainbat argudio ekonomiko azaltzen dira.

Azkenik, II. Eranskinean jasota daude familiako, laneko eta norberaren bizitza bateragarri egiteko banatzen diren laguntzak, bai eta arlo horri dagokion legeria ere.

Eta III. Eranskinean hainbat iritzi-artikulu bildu ditugu eta, era berean, erreferentzia bat egiten zaie Eusko Jaurlaritzak seme-alabak zaintzearen inguruko eszedentzientzako laguntzei buruz aurkezturiko azken proposamenei.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.