Ekitaldi hau Donostiako Koldo Mitxelena Kultureneako Areto Nagusian izangoda (Urdanetakalea,9).
Ekitaldi hau gizarte gipuzkoarrari hurbildu nahi izan diogu, gure hausnarketa, lana eta 25. urteurreneko ospakizunak zuekin batera konpartitzeko.Hemen erregistratzeko.
Author Archives: admin
Ekonomia Solidarioaren Azoka
Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Sektore ezberdinetan, hala nola, ekoizpen, zerbitzu, merkaturatze, kontsumo edo finantza-sektorean jarduten da, bere bideragarritasuna, ingurune-errentagarritasun integral, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez.Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu. Guzti horretarako, azokan lau gune ezberdin egongo dira: Azoka (erakusketa eta salmenta), Aretoa (hitzaldiak eta aurkezpenak), Txiki Gune (txikientzako jarduerak) eta Txozna (barra, kupela, taloa,…).
Hurrengo esteketan kartela, flyer-a eta Egitarauaren aurrerapena deskarga dezakezue. Halaber, hurrengo estekan ikusi eta entzun dezakezuen hainbat audio- eta irudi-iragarki landu dugu: irudi-iragarkia 1 gazteleraz eta euskaraz, irudi-iragarkia 2 gazteleraz etaeuskaraz, audio-iragarkia 1 gazteleraz eta euskaraz, audio-iragarkia 2 gazteleraz eta euskaraz eta audio-iragarkia 3 gazteleraz etaeuskaraz. Komunikazio euskarri hauek ahalik eta gehien heda ditzazuen eskatzen dizuegu. Gainera twitter-en @merkatusoziala jar
Euskadiko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia sozial eta solidarioaren 50 enpresa eta erakunde ezberdinen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, gertuko elikadura ekologikoa, lorezaintza, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, birziklapena, moneta soziala, gizarte esku-hartzea etab. Honez gain, produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, haurrentzako ekintzak eta ekintza kulturalak burutuko dira.
Ekimen honen bitartez, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi dugu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!