Gizarteratzeko Ikaskuntza Iraunkorrerako Tailerren Sarea

Gizarteratzeko Ikaskuntza Iraunkorrerako Tailerren Sarea

Prestakuntza-esparru malgua da, eskakizun urrikoa,kanporaketa larrian daudenei zuzendua; gizarteratzeko eta/edo laneratzeko ibilbidean halako motibazio berezi bat behar dutenentzako eta, aldi berean, bestelako laguntasuna behar dutenentzakoa: hezkuntzazkoa, emozionala.

Helburuak

  • Hainbat lanbideren ezagutza eta enplegagarritasuna duten sektoreen oinarrizko betebeharrak hurbiltzea, pertsonaren gustu, interes eta espektatibekinHainbat lanbideren ezagutza eta enplegagarritasuna duten sektoreen oinarrizko betebeharrak hurbiltzea, pertsonaren gustu, interes eta espektatibekin lotuagoa dagoen lan-ibilbidea aukeratzea errazteko. con sus gustos, intereses y expectativas
  • Oinarrizko gaitasun pertsonalak, sozialak eta lanekoak garatzea, pertsona baliabide komunitario normalizatuetan parte-har dezan sustatzeko: prestakuntza, enplegua, aisia…
  • Tailerren Sarearen inguruan dauden baliabide eta zerbitzu sarearekiko harremanbideak ezartzea,gure erabiltzaileen sarbidea haien berezitasunekin errazteko
  • Hazkunde pertsonala sustatzea, trebetasunak garatuta, beren bizitzako egoerak kudeatzen jakiteko
  • Hezkuntza-prozesu berritzailea sortzea, aipatu prozesuan sortzen diren talde dinamikak sendotzeko eta haietatik elikatzeko.

Garatzen diren ekintzak

  • Bi hileko moduluakelkarren jarraian, eraikinak mantentzeari lotutako lanbideetan gaitzeko: zurgintza, elektrizitatea, igeltserotza, pladur, pintura, zolatze eta alikatatze lanak, soldadura, etab.
  • Informatika ikasgela ireki bat, etengabe eskura dagoena, informatika tresnak erabiltzen ikasteko (bai orokorrak bai lanbideari lotutakoak); webguneak erabiltzen ikasteko, lana bilatze aldera; edo erabilera librea, komunikatzeko, dokumentuak egiteko edo informazioa jasotzeko.
  • Kultur zabalpenerako ikasgela, funtsezko hainbat aspèktu lantzeko, esaterako:
    • Gaztelania ikastea, prestakuntza, osasun eta enplegu arloko baliabideetan eta zerbitzuetan ongi moldatzeko.
    • Lanbide bakoitzaren eragin ekologikoari lotuta dagoen ingurumeneko sentsibilizazioa.
    • Lan osasun eta higieneari lotutako azturak, lanbide jakin batzuei lotuta dauden arriskuak ahalik eta gehien murrizteko.
    • Emakume taldeak, ahalduntze-prozesuak lantzeko, hainbat lanbidetako auto-laguntza eta/edo ikaskuntza moldeko dinamiken bitartez, eta autonomia pertsonal eta sozialerako nahiz lan autonomiarako maila handiagoa eskuratzea indartzeko.
    • Aisia eta denbora libreko baliabideak ezagutzeari eta haietan parte-hartzeari lotuta dauden jarduerak.

Norentzako

Lehentasunez lan-merkatutik, gaikuntza teknikotik eta/edo gizarte-sare normalizatuetan parte-hartzetik bazter egoteaeragin dieten egoeretatik heldu diren pertsonentzako, eta laguntasunaren beharra dutenak, gizarteratu eta/edo laneratuko badira.

  • Substantzia toxikoak kontsumitzeari lotuta dauden arazoak dituztenentzako.
  • Osasun mentaleko, fisikoko edo sentsorialeko arazoak dituztenentzako
  • Egoera dokumental irregularrean dauden etorkinentzako edota, egoera erregularrean egonda ere, baliabide komunitario normalizatuetatik urrun dauden etorkinentzako.
  • Askatasunik gabeko egoeretatik datozen pertsonentzako
  • Beren bizitza kontrolatzeko autonomia maila baxua duten emakumeentzako (genero-indarkeriazko egoerak, karga familiarrak…)
  • Gizarte-kanporaketan gelditzeko arriskuan dauden gazteentzako
  • Gutxiengo etnikoetako pertsonentzako
  • … eta, oro har, beren burua prekarietate-egoeran sumatzen duten pertsonentzako, bai prekarietate ekonomikoan bai gizarte-laguntzako sare gisa, eta/edo osasunekoan, eta/edo enplegukoan.

Jardueraren ezaugarri bereizgarriak

  • Izaera teknikoko nahiz hezkuntza-izaerako profesionaleksendotutako hezkuntza-prozesua, lana laguntasunaren metodologianoinarri harturik garatzen dutenak.
  • Talde profesional sentsibilizatua eta gaitua,,barne Prestakuntza Iraunkorreko prozesuen bitartez, halako aspektu berezietan, denak lagungarriak erabiltzaileek dituzten egoerak ulertzeko (arazoak moldatzen laguntzeko): gaixotasun mentala hezkuntzaren ikuspegitik, patologia duala, Ulisesen sindromea, genero-indarkeria, etab.
  • Laneko eta prestakuntzan eta prestakuntza pertsonalean kokatutako jarduera, malgua bai eskuragarritasunean bai eskakizun-mailetan, eta denboran jarraitua, aldaketak urratsez urrats sustatzen laguntzeko, epe erdira eta luzera.
  • Erakundearenbestelako jarduerak egiten diren testuinguruan garaturiko jarduera (Lanerako Prestakuntza, enplegu-eskaintzak kudeatzea, enpresetako praktikak, etab.), jarduerak ahalbidetzea eta trukatzea ahalbidetzen dutenak, horrek gizabanako bakoitzaren neurrira egindako laneratze-ibilbideak diseinatzea ahalbidetzen du.
  • Koordinazio estua gizarte-laguntzako sare komunitarioko beste erakundeetako kanpo-profesionalekin, erabiltzaileekin harremana dutenak; profesional horiekin esku-hartze estrategia, ebaluazioa eta jarraimendua partekatu eta koordinatzen da.

Horren guztiaren helburua da konfiantza, konplizitate eta inplikazio giroa sortzea, motibazioa sustatzeko eta eragiteko, laguntzarako harreman onuragarria sortzeko (denboran jarraitua), eta aldaketarako eta hazkunde pertsonalerako beste lotura mota onuragarri batzuk sortzen laguntzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.