Txostena

Memoria 2008 SARTU

Memoria 2010 SARTU

 

Ondotik, Sartu Federazioaren 2010ko Txostenaren aurrerapena aurkeztuko dugu, bai eta huraxe osatzen duten lau elkarteena ere.

Ondotik ageri den informazioak hainbat atal ditu: batetik, Federazioan sarturik dauden lau elkarteetan harrera jaso duten lagun kopuruaren inguruko datuak ageri dira eta, bestetik, urte osoan egin ditugun jarduerak, betiere zehaztuak ditugun jarduera-esparruak kontuan hartuta, eta, era berean, aintzat hartuta Eusko Autonomia Erkidegoko zein tokitan egin dugun gure jarduera eta jarduera bakoitzean zenbat lagunekin lan egin dugun.

Aurtengoan zenbat lagunekin lan egin dugun adierazten duten datuei dagokienez, 2008ko datuak aurkezteaz gain, garrantzitsua iritzi diogu 2007ko eta 2006ko datuak ere agertzeari. Gure ustez, interesgarria da horrela egitea, aurreko urteekiko denbora-ikuspegia ematen duelako. Era berean, bilakaera ikusteko aukera emateaz gain, urte honen eta aurrekoen arteko alderaketa egiteko parada ematen du.

Txostenean aurkeztu ditugun datuak ikusita, interesgarria deritzogu haietako bat azpimarratzeari. Berriz ere, gora egin du harrera jasotakoen kopuruak, guztira 7.635 lagunek parte hartu baitute Sartu Federazioa osatzen duten elkarteek garatzen dituzten proiektuetan.

Orriotan aurkeztu ditugun jarduerak esparruz esparru atalkatu ditugu, Sartu Federazioaren barneko egiturarekin bat, eta esparru horien barruan jardueren eta proiektuen berezitasunak ageri dira, bai eta lurralde-banaketa eta parte-hartzaile kopurua ere. Azpimarratu behar da, batetik, jarduera kopuru nabarmena; bestetik, eskaintzaren dibertsifikazioa eta, azkenik, Eusko Autonomia Erkidegoko lurralde guztietan hedatuak egotea. Sartu Federazioaren jarduketak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurraldean zabaldu izana aurrerapen interesgarria da hiru mailari begira. Hona hemen:

Lehenik eta behin, Sarturen eskaintza pertsonengana hurbiltzen da, zerbitzu irisgarriagoak eskaintzen baitira: zerbitzuak gero eta hurbilago eskaintzen dira jendea bizi den tokietatik; horren ondorioz, zerbitzuak irisgarriagoak dira, garraiorik hartu behar ez delako, eta denbora joan-etorrietan irabazten delako; azken finean, sarbidea errazten da. Kontu hori, era berean, garrantzitsua da lan eta familia arloko bizitza bateratzearen ikuspegitik.

Halaber, lurralde-hedapenari esker, lurralde bakoitzera egokituagoa dagoen esku-hartzea ahalbidetzen da: espezializatuagoa, eskualdean eskualdeko berezitasunei harrera hobea ematen zaielako, zerbitzua hobeki egokitzen delako eskualdean esku hartzen duten beste zerbitzu eta eragileekiko; azken buruan, koordinazioa hobetzen delako. Eskualdera egindako hurbilketak (eskualdeari buruzko ezagutza handitu izanak) Sartu Federazioa gaitu egiten du zerbitzu dibertsifikatuagoak, espezializatuagoak eta bereziagoak eskaintzeko, eskualde bakoitzeko ezagutza espezializatuagoa edo bereziagoa oinarri harturik; Eskualde bakoitzerako berariaz diseinatuak baitaude. Zerbitzuen eskaintza gizabanako bakoitzarengana hurbiltzen dugu; hau da, pertsona bakoitzak izan dezala berarentzako prozesua egiteko aukera. Eta, era berean, zerbitzuen eskaintza lurralde bakoitzaren egoerara egokitu dugu. Lurralde guztietan ez daude gizarte-arazo berberak.

Hori, hein batean, egin ahal izan dugu, Sartu Federazioan garatu ditugun europar programetan ikasitakoa (metodologiak, estrategiak...) aplikatzeko ahaleginari esker. Programak, hasierako unean, esperimentalak izaten dira, eta Sartuk gero programak garatzeari eusten dio, eta hortxe daude emaitza, denak justifikatuak eta frogagarriak. 2008 honetan azpimarratu behar da Europar programa berri bat abiarazi izana Gizarte Esku-hartzearen Sektorean lankide dugun erakunde batekin elkarlanean; Peñascal Fundazioarekin, alegia.

Programa Euskadiko –FSE- Programa Eragileren (2007-2013) barruan dago eta Gizarteratze Bideak eta Berdintasuna Sendotu deritzo. Programa horren 2. Ardatzaren barruan dago (enplegagarritasuna, gizarteratzea, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea), 2.7 neurrian (kanporaketan eta lan-merkaturik kanporatuta gelditzeko arriskuan daudenentzako gizarteratze-aukerak proposatzea).

Aurtengoan hainbat jarduera garatu ditugu, eta denak zehatz-mehatz azalduta daude programa horren barruko atal berezi batean. Aurrerapen gisa, aurtengoan 227 lagunekin lan egin dugu, haietariko % 75 emakumeak izan dira, eta haiekin, guztira, 20 prestakuntza-ekintza egin dira; 1.750 ordu, osotara.

Azkenik, adierazi beharra dago ahalegin eta profesionaltasun handiz ari garela pertsonen beharrei erantzuten, eskubidez merezi duten bezala. Espero dugu SARTU Programan parte hartu izanak beren egoerak nabarmen hobetzeko aukera ematea. Horixe egiten saiatu baikara gure indar guztiekin, bihotz-bihotzez eta gogo biziz.




ALBISTEAK
Aurkitu dute: 0 Posts
Uneko orrialdea: 0 - 0tik
Erabiltzailea: 
Pasahitza: 
  • [Aurrekoa]
  • [Hurrengoa]
  • [Aurrekoa]
  • [Hurrengoa]

ALBISTEAK

 

Aurkitu dute: 2 Posts
Uneko orrialdea: 1 - 1tik
Erabiltzailea: 
Pasahitza: 
  • [Aurrekoa]
  • [Hurrengoa]
Publikoa
WWW.FORMAKTIBA.INFO

Data 2012-03-14  Ordua 11:43:42  Erabiltzea sartu-alava

Formaktiba.info Laneratze programaren webgunea da. Sartu Federazioak diseinatu eta kudeatzen du programa hau. Programa bai langileei bai enpresei prestakuntzari buruzko informazioa ematea du helburu.

Sartu-Alava-k lurralde historikoan kudeatzen du Laneratze eta Saregunek garatu du webgunea.

Gure esku baliabide berria langileen sustapena eta bere prestakuntza eta trebakuntzaren hobetzeko

 

Publikoa
SAREGUNE EKIMEN HOBEA 2012KO INTERNET SARIETAN

Data 2012-02-02  Ordua 19:58:58  Erabiltzea sartu-alava

Saregune 2012 Internet sarietara aurkeztu da, "Ekimen hobearen" atalean. Sari hauek maiatzaren 17an banatuko dira,Internet Egunean hain zuzen.

Gure lanarekin eta burutzen ditugun proiektu guztiekin herritarren informazio gizartean sartzea sustatzen dugula eta erabilerraztasuna eta erabilera ona bultzatzen ditugula uste dugu. Azken finean, bretxa digitala haustearen alde egiten dugu lan, gure egunerokotasunaren muinoa.

Horregatik, zuek ere parte hartzea eta zuen botoa ematea eskatzen dizuegu. Sakatu BOZKATU, sartuko zara gure hautagaitzan. "Votar"  eta ondoren "Confirmar" botoia sakatu bakarrik egin behar duzu, zure botoa automatikoki erregistratuta geratuko da.

Esker mila aldez aurretik, eta ez ahaztu parte ahal duten pertsona edota erakundeei zabaltzea.

Eskerrik asko!

  • [Aurrekoa]
  • [Hurrengoa]

       
        

Valid XHTML 1.0 Strict CSS V´lido Level Double-A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 2.0