"Sartu II Sustapen eta Garapenerako Unitatea - Unidad de Promoción y Desarrollo” unitateak (“SGU-UPD Sartu II”), Erroak Elkarteak bultzatuta sortutakoak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Fondoak finantzatuta egongo den laguntza teknikorako kabinete bihurtzea du helburu, hala ezartzen baitu 2001eko azaroaren 14an Ministerioak emandako Aginduak, eta “Gipuzkoako lurraldeari aurrera egiten eta garatzen laguntzea” izango da bere xedea.
Ministerioaren Agindu horren arabera, “SGU-UPD Sartu II” unitatea "Lantegi Eskola, Lanbide Etxe eta Enplegu Tailerretako (LE/LET/ET) proiektuen prestaketan, laguntzan eta ebaluazioan kolaboratzen diharduen modulu gisa egituratzen da, beren lurraldeko garapen eta enplegurako potentzialtasunak deskubrituz, LE/LET/ETetan eta garapen proiektuetan esku hartzeko plan integralak landuz, eta, hala zuzenean nola Enpleguko Institutu Nazionalarekin nahiz erakunde sustatzaileekin lankidetzan, proiektuotan parte hartzen dutenen lan munduratzea sustatuz."
“SGU-UPD Sartu II” unitateak egiten dituen zerbitzuak eta jarduketak bi JARDUTE ILDOtan barruan sartzen dira:
Bere helburuak lortzeko, “SGU-UPD Sartu II” unitateak honako lan estrategiak proposatzen ditu:
“SGU-UPD Sartu II” unitateak, planteatutako zerbitzuei erantzuteko, disziplina anitzeko lantalde bat dauka, 5 pertsonak osatuta. Pertsona horiek profesionalak dira eta proiektuak helburu dituen jardute eremuetako lan alorretan adituak dira.
Lantalde hori bi arlo nagusitan egituratzen da (Ikerketa eta Proiektuen Garapena) eta arlo nagusi horiek, zeharka, beste bi lan ildo hartzen dituzte beren baitan (Gizarteratzea eta Ebaluazioa). Administrazio gaietan laguntzeko pertsona bat daukate.
2008ko martxoko deialdian Erroak Elkarteak Gipuzkoako zein Euskal Herriko Sustapen eta Garapenerako Unitatearen lehen proiektua aurkeztu zuen. Proiektua onartu egin zen, eta "SGU-UPD Sartu" unitatea garatu zen bi urtetan zehar 4 pertsonak osatutako lantalde batekin.
2010eko martxoko deialdian, berriz, Erroak Elkarteak SGU unitatearen beste proiektu bat aurkeztu zuen. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) proiektua onartu zuen eta 2010eko ekainaren 7an “SGU-UPD Sartu II” abian jarri zen, urtebeteko iraupenarekin. Unitate horri beste osagai bat gehitu zaio proiektuen garapenaren alorrean.


2012-03-14
11:43:42
sartu-alava
Formaktiba.info Laneratze programaren webgunea da. Sartu Federazioak diseinatu eta kudeatzen du programa hau. Programa bai langileei bai enpresei prestakuntzari buruzko informazioa ematea du helburu.
Sartu-Alava-k lurralde historikoan kudeatzen du Laneratze eta Saregunek garatu du webgunea.
Gure esku baliabide berria langileen sustapena eta bere prestakuntza eta trebakuntzaren hobetzeko


2012-02-02
19:58:58
sartu-alava
Saregune 2012 Internet sarietara aurkeztu da, "Ekimen hobearen" atalean. Sari hauek maiatzaren 17an banatuko dira,Internet Egunean hain zuzen.
Gure lanarekin eta burutzen ditugun proiektu guztiekin herritarren informazio gizartean sartzea sustatzen dugula eta erabilerraztasuna eta erabilera ona bultzatzen ditugula uste dugu. Azken finean, bretxa digitala haustearen alde egiten dugu lan, gure egunerokotasunaren muinoa.
Horregatik, zuek ere parte hartzea eta zuen botoa ematea eskatzen dizuegu. Sakatu BOZKATU, sartuko zara gure hautagaitzan. "Votar" eta ondoren "Confirmar" botoia sakatu bakarrik egin behar duzu, zure botoa automatikoki erregistratuta geratuko da.
Esker mila aldez aurretik, eta ez ahaztu parte ahal duten pertsona edota erakundeei zabaltzea.
Eskerrik asko!