Helburuak:
SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA BIZITZAN ZEHAR PRESTATZEKO
Prestakuntza iraunkorrak balio eta garrantzi handia du gaitasun teknikoak eta pertsonalak eskuratzeko, gaitasunak eta trebetasunak handitzeko eta, era berean, gaitasunak eta ezagutzak eguneratzeko edo gaurkotzeko, xede pertsonal, sozial edo laneko batekin. Prestakuntza iraunkorraren balio eta garrantzi hori barneratzen laguntzea da helburua.
"Sartu II Sustapen eta Garapenerako Unitatea - Unidad de Promoción y Desarrollo” unitateak (“SGU-UPD Sartu II”), Erroak Elkarteak bultzatuta sortutakoak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Fondoak finantzatuta egongo den laguntza teknikorako kabinete bihurtzea du helburu, hala ezartzen baitu 2001eko azaroaren 14an Ministerioak emandako Aginduak, eta “Gipuzkoako lurraldeari aurrera egiten eta garatzen laguntzea” izango da bere xedea.
Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea sustatzea, metodologia honetan oinarrituta: prozesu pertsonalizatua; kontratazio aurreko, bitarteko eta ondoko jarduketak, pertsonarentzako nahiz enpresarentzako arrakasta ziurtatze aldera. Esparru bat eskaintzen dugu Enpresaren Gizarte Erantzukizunerako.
Proiektuak Sartu Federazioan harrera jasotzen duten etorkinak eta atzerritarrak gizarteratzea eta laneratzea du xede, Orientazioa, Prestakuntza eta Enplegua erabilita, betiere jarduketa-printzipio hauek kontuan hartuta: aukera-berdintasuna, pertsona guztiei harrera egitea haien lege eta administrazio egoera edozein izanda ere; guztientzako irisgarritasuna, eta gizarte-erantzukizuna.
ZER DA SENDOTU?
Proiektua bat da eta enplegagarritasuna, gizarteratzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea du xede.
NOR DIRA SENDOTUko KIDE?
Sendotuko kide dira Peñascal Fundazioa eta Sartu Federazioa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Europako Gizarte Funtsak haren finantzaketan parte hartzen du