Ekonomia Solidarioaren Azoka

REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren Azoka antolatzen du. Ekimena, Bilboko Zabalguneko Plaza eta Merkatuan azaroaren 16 eta 17an ospatuko da.

Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Sektore ezberdinetan, hala nola, ekoizpen, zerbitzu, merkaturatze, kontsumo edo finantza-sektorean jarduten da, bere bideragarritasuna, ingurune-errentagarritasun integral, ekonomiko eta sozial batean  oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez.Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu. Guzti horretarako, azokan lau gune ezberdin egongo dira: Azoka (erakusketa eta salmenta), Aretoa (hitzaldiak eta aurkezpenak), Txiki Gune (txikientzako jarduerak) eta Txozna (barra, kupela, taloa,…).

Hurrengo esteketan kartela, flyer-a eta Egitarauaren aurrerapena deskarga dezakezue. Halaber, hurrengo estekan ikusi eta entzun dezakezuen hainbat audio- eta irudi-iragarki landu dugu: irudi-iragarkia 1 gazteleraz eta euskaraz, irudi-iragarkia 2 gazteleraz etaeuskaraz, audio-iragarkia 1 gazteleraz eta euskaraz, audio-iragarkia 2 gazteleraz eta euskaraz eta audio-iragarkia 3 gazteleraz etaeuskaraz. Komunikazio euskarri hauek ahalik eta gehien heda ditzazuen eskatzen dizuegu. Gainera twitter-en @merkatusoziala jarraitu gaitzakezu eta Merkatu Soziala Facebook orrialdean “me gusta”-ri eman. Informazio guzti hau eta askoz gehiago, azokaren web orrialdean aurki dezakezue www.goazenazokara.org

Euskadiko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia sozial eta solidarioaren 50 enpresa eta erakunde ezberdinen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, gertuko elikadura ekologikoa, lorezaintza, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, birziklapena, moneta soziala, gizarte esku-hartzea etab. Honez gain, produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, haurrentzako ekintzak eta ekintza kulturalak burutuko dira.

Ekimen honen bitartez, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi dugu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!

flyer_dos_caras