DINAMIZAZIO KOMUNITARIOA
Gizarteratzea, guretzat, aldaketa bat dakarren prozesu bat da, eta prozesu horrek bere barnean hartzen du bai gizarte-desabantailan dagoen pertsonaren bizitza bai pertsona baztertua egon den gizarte taldea osatzen duten pertsonak, eta batez ere, bi aldeen artean ezartzen den harremana.
Ikuspegi horrekin, gizarteratzeak funtsezko bi aldagai ditu:
Ikuspuntu horrekin bat, gure jarduketek bi maila hauetan eragitea dute xede:
Gure esku-hartzea, beraz, Guy Cauquil-ek proposatzen dituen bi kontzeptualizazioen osaera bat da. Esku-hartzearen ikuspegia nolakoa den, bi eredu izango ditugu: gizarteratze eredua eta kanporaketaren aurkako borrokaren eredua. Hona hemen eredu bakoitzaren elementu adierazgarriak:
|
EREDUA |
GIZARTERATZEA |
KANPORAKETAREN AURKAKO BORROKA |
|
Esku-hartzearen helburua |
ARAZOAK DITUZTEN PERTSONAK. Guztiengan ageri den elementua hauxe da: ESTIGMA Minusbaliotasuna edo estatusa (Drogazale ohia, preso ohia, etab…) |
Arazoak dituztenINGURUNEAK, AUZOAK, HIRIAK: Egoera ekonomikoa eta gizate taldea izaten dira bereizgarriak. |
|
Pertsonen Identitatea |
ESTIGMAREN ARABERA:Etiketatze soziala. .Irudi sozial negatiboa. |
LURRALDEAREN ARABERA:: Identitatea, talde gisa partekatua. |
|
Helburua |
Araua: NORMALIZAZIOA |
Boterea: Boterea berrartzea. |
|
Balioa |
LANA |
ELKARTASUNA.. Pertsonen arteko harremana. |
|
Erabilitako logikak |
LANERATZEA,nagusiki,baina ez bakarrik, besteen, konturako lanean. |
ABERASTASUNA SORTZEA, Jarduera ekonomikoa eta sozialarena. |
Logika horretatik begiratuta, gure esku-hartzeak “gizarteratzea” eta “kanporaketaren aurkako borroka” ereduak txandakatzen ditu, jarduketaren posibilitateen, aukeren eta egokitasunaren arabera lortu nahi dugun xedeari begira:


2012-03-14
11:43:42
sartu-alava
Formaktiba.info Laneratze programaren webgunea da. Sartu Federazioak diseinatu eta kudeatzen du programa hau. Programa bai langileei bai enpresei prestakuntzari buruzko informazioa ematea du helburu.
Sartu-Alava-k lurralde historikoan kudeatzen du Laneratze eta Saregunek garatu du webgunea.
Gure esku baliabide berria langileen sustapena eta bere prestakuntza eta trebakuntzaren hobetzeko


2012-02-02
19:58:58
sartu-alava
Saregune 2012 Internet sarietara aurkeztu da, "Ekimen hobearen" atalean. Sari hauek maiatzaren 17an banatuko dira,Internet Egunean hain zuzen.
Gure lanarekin eta burutzen ditugun proiektu guztiekin herritarren informazio gizartean sartzea sustatzen dugula eta erabilerraztasuna eta erabilera ona bultzatzen ditugula uste dugu. Azken finean, bretxa digitala haustearen alde egiten dugu lan, gure egunerokotasunaren muinoa.
Horregatik, zuek ere parte hartzea eta zuen botoa ematea eskatzen dizuegu. Sakatu BOZKATU, sartuko zara gure hautagaitzan. "Votar" eta ondoren "Confirmar" botoia sakatu bakarrik egin behar duzu, zure botoa automatikoki erregistratuta geratuko da.
Esker mila aldez aurretik, eta ez ahaztu parte ahal duten pertsona edota erakundeei zabaltzea.
Eskerrik asko!