| |
|
|
Interneteko tresnak izeneko atalean, web-ean nabigatzea
ahalbidetzen duen programa nola erabili ikusi genuen. Lehenengo
Unitate Didaktikoa gogoan baduzu, hantxe azaldu genuen
nola World Wide Web (Munduko Amaraun Handia) izenekoa Internetek eskaintzen
duen aukeretako bat baino ez dela... hori bai, garrantzitsuenetakoa.
Baina, Nondik hasi?
Badakigu web orri bat bisitatzeko, gure nabigatzailearen helbide-barran
haren URL idatzi behar
dugula. Jakina, oso erraza, baina horrek esan nahi du URL hori zein
den jakin behar dugula. Bada, “Gogokoak”
eta “Historia”
aukerek orrialde interesgarrien helbideak gordetzea ahalbidetzen digute,
baina bertara jo ondoren.
Orduan... baliteke web interesgarri baten helbidea izatea (folleto
batetik, publizitateari esker, lagunek esanda, etab.), baina litekeena
da hala ez izatea.
|
| |
|
|