| Posta elektronikoa
erabiltzeko tresnen
atalean, posta elektronikoak nola diharduen eta gure posta programa
batekin (Outlook Express) nola kudeatu ikasi genuen. Oinarri horiek
posta elektroniko mota bati dagozkio, “POP posta” deiturikoa
eta gure Internet
zerbitzuen hornitzaileak eskaintzen diguna. Baina bada
gero eta arrakasta handiagoa duen beste posta elektroniko mota bat:
“WEB posta”.
Web izena du, hain
zuzen, hori erabili ahal izateko web orri batera jo behar dudalako,
POP posta erabiltzean ez bezala.
Jo dezagun aurreko gaian ikusi dugun adibideetako batera. Gogoratzen
al duzue Ringo lehengusua? Demagun mezu elektroniko bat bidali nahi
diodala baina etxean ez dudala Internetik, beraz, Interneteko ezein
hornitzailek ez dit posta-kontu bat eskaini.
Baina ez larritu. Lehenik eta behin, doako web kontuak eskaintzen
dituzten milaka web orrietako edozeinetara jo behar dugu. Aurreko
puntuan aipatutako atarietako edozeinek emango digu aukera hori,
baina ezagunenak aipatuko dizkizuet.
|