| |
| |
- Beste aldean gizakiak daude
|
 |
Batzuetan, monitoreari begira gaudenez, ahaztu egiten
dugu idazten ari garena beste pertsona batek jasoko duela.
Atsegin ez dugun mezu bat jasotzen badugu, egokiena hurrengo
egunean erantzutea da, horrela ez baitugu damuaraziko
gaituen ezer idatziko. Esan dudan bezala, oso jende gutxik
hartzen du kontuan netiquette deiturikoa. |
|
|
- “Kateak” ez birbidaltzea
Segundo oro, munduko milioika internautak jasotzen ditu bere kontaktuei
berriro bidaltzeko eskatzen duten mezuak. Kate horien helburua
aldakorra da: lehiakide dituzten enpresa edo markak edo pertsona
famatuak suntsitzeko zurrumurruak zabaltzea, sarean eragiten duten
trafiko handiarekin posta zerbitzariak asetzea, edo publizitatea
bidali ahal izateko posta elektronikoko helbide asko lortzea...
|
|
|
|