| |
| |
| Ikasturtean sarritan
hitz egin dugu posta elektronikoari buruz, izan ere, horixe baita
Interneteko erabiltzaileek gehien erabiltzen duten zerbitzua, bai
banakoek bai enpresek.
Hala ere, gutxi dira posta erabiltzean nolabaiteko arauak edo arreta
kontuan hartzen dutenak. Baliteke orain ez sinestea, baina berehala
konturatuko zara mezu elektronikoa bidaltzea erraza eta azkarra
denez, sarritan ahaztu egiten ditugula heziketa-arau xume batzuk.
Netiquette berbak (Sareko etiketa) sareen sarean
egoki portatzeko arau-multzoa hartzen du. Ondokoak posta elektronikoa
erabiltzean aplikatzeko arauetako batzuk dira:
|
- Igorlea eta hartzailea argi identifikatzea
Etxe edo bulego batean, gerta liteke ordenagailu eta kontu bera
pertsona askok erabiltzea, beraz:
-Mezua nori zuzendurik dagoen idatzi
behar dugu.
-Mezua izenpetu egin behar dugu. Kontuan hartu ez dela
batere atsegina norena den ez dakigun mezu bat jasotzea,
eta posta elektronikoko helbide bat ez da oso izen adierazgarria. |
|
- Pribatutasuna
Mezua ez da dirudiena bezain pribatua. Kontu handiz zaindu behar
dugu zer idazten dugun, beste pertsona batzuek ere irakur dezakete
eta.
|
| |
|
|