| Zer esan nahi du
horrek, zehatz-mehatz? Funtsean esan nahi du Interneti esker gure
ordenagailuan edozein fitxategi kopia dezakegula, norbaitek CD-ROM,
diskete edo bestelako euskarri batean eman behar izan gabe.
Hobeto ulertzeko, sareen sarearen funtzionamenduaz arituko gara
berriro.
Badakigu web orriak ordenagailu berezi batzuetan gordetzen direla
(web zerbitzariak).
Gauza bera gertatzen zen posta elektronikoarekin, gure posta
zerbitzariarekin konektatu behar ginen. Bada, oraingoan “FTP
zerbitzari” batekin konektatzen da.
|