| |
| |
- @: nick edo ezizenaren aurrean @ zeinua daukaten
erabiltzaileak chateko “operatzaileak” dira. Kanal
batean nolabaiteko pribilegioa duten pertsonak dira, eta eurak
dira chatean begirunezko arauak ezartzen dituztenak.
- Emotikonoak: chatean izandako elkarrizketak
oso informalak izaten diren arren, idatzizko lengoaia dira finean.
Hala denez, eragozpena izaten da sentipenak edo norberaren aldartea
adierazterakoan... Iruzkin ironiko bat guztiz kontrakotzat interpreta
daiteke. Hori konpontzen ahalegintzeko, chatean dabiltzan pertsonek
teklatuaz idazten diren zeinu batzuk erabiltzen dituzte: emotikonoak.
Hobeto ulertzen dira burua ezkerrerantz makurtzen badugu.
| :-) Irribarretsu, alai |
;-) Begi-keinua |
| :-O Aharrausi |
:-@ Oihu egin/haserre |
| :-( Goibel |
:-D Barre-algara |
| 8-( Oso goibel |
:-o Harridura |
| :-X Isilik |
:-r Txantxa |
| :-* Musua |
P-) Pirata |
| @->- Arrosa |
:-P Mihiari kosk egiten |
| 8'-) Negarrez |
:-{) Biboteduna |
|
|
|
|