| |
| |
Web Chat
Web-ean milaka orri daude (atariak batik bat) mundu osoko erabiltzaileekin
hitz egitea ahalbidetzen dutenak. Atari horiek eskaintzen dituzten
aukera eta zerbitzuak begiratu eta “CHAT” agertzen den
tokian sakatu behar dugu. Ondoren, haiek emandako aginduei jarraituko
diegu. Horretarako, chat terminologiari buruzko oinarrizko ezagupenak
beharko dituzu: |
- Kanalak: “rooms” (gela, ingelesez)
ere deitzen zaie. Jendea hitz egiteko biltzen den tokia da. Gai
jakin bati buruzkoak ala orokorrak izan daitezke eta izena beti
# zeinuaz hasten da. Esaterako, #ekologia, #bilbo, #40tik gora,
etab.
- Nick (edo “nickname”): chatean
identifikatzeko ezizena da. Ezizen hori zuk zeuk aukera dezakezu
saioaren hasieran.
- Mezu pribatuak: edo “pribatua”
soilik (“private”). Pertsona bati bidaltzen zaion
baina kanalean konektaturik dauden gainerako pertsonek irakurtzerik
ez duten mezua da.
|
| |
|
|