|
| |
- Hautatutako testua soilik inprimatzea: badakizu
nola inprimatu bisitatzen ari zaren orria. Hala ere, baliteke
lerroalde bat edo beste soilik inprimatu nahi izatea, grafikorik
gabe, kolorerik gabe, etab.
|
Horretarako, saguarekin
guk nahi dugun lerroaldea hautatuko dugu (lerroaldearen hasieran klik
eginez eta askatu gabe, amaiera arte sakatuta edukiz).
Ondoren, “Fitxategia” menura joko dugu, han “Inprimatu”
aukera sakatu behar dugu. Leiho bat zabalduko zaigu, eta han “Hautaketa”
aukeratu behar dugu.
Horrekin kitto, orain “Onartu” botoia sakatu
eta guk nahi dugun testua soilik inprimatuko da.
| |
|
|