|
|
a. |
|
Interneteko tresnak dira hainbat eragiketa egitea ahalbidetzen duten
programak, hala nola, mezuak bidali (e-mail), fitxategiak kopiatu
(FTP) edo web orriekin elkarreragitea. Programa horietako batzuk ez
dira beharrezkoak Internetekin harremanetan jartzeko, baina erabilgarriak
dira bestelako zeregin batzuetarako (horregatik deitzen zaie "utilitateak").
Ez dugu horietan sakonduko, ehunka daude eta, baina eranskinean, erabilienetako
batzuk aurkeztuko ditugu.
Beste programa batzuk, hala ere, ezinbesteko tresnak dira sareen sareko
oinarrizko zerbitzuetara iristeko. Horietako bi aztertuko ditugu,
horiek direlako munduan ezagunenak: Web nabigatzailea eta posta elektronikoko
bezeroa. |
Web-ean
nabigatzeko
Gogoan izango duzuen bezala, Web 1.unitatean
aipatzen genituen zerbitzuetako bat zen. Iritsi da bada, uretan murgiltzeko
garaia eta horretarako, nabigatzailea behar dugu. |
|
|
|