a.
1.Zer da nabigatzailea?
2.Internet Explorer nola erabili.
3.Tresna barra.
4.Gogokoak libreta.
5.Nola aurkitu informazioa Interneten.
b.

Posta elektronikoa erabiltzeko

1.Posta nola erabili: Outlook Express.

2.Nola erabili eta idatzi mezua.
d. Ariketa praktikoak
 

b.
Ikus dezakezunez badira aldeak, baina gutxi gorabeherako ideia egin ahal izateko, betiko postarekin alderatuko dugu.
Gogoan al dituzu Internet zerbitzariak? Funtsezkoak dira mezuak gure ordenagailura nola iristen diren ulertzeko.

Mundu osoan banaturik daude posta elektronikoa jaso eta bidaltzeko gai diren ordenagailuak. Posta-bulego modukoak dira, hartzen dituzten mezuak banatzeaz arduratzen dira.


Lehengusuari (New Yorkekoari) mezua bidaltzen diogunean, hark ez du zuzenean jasotzen, baliteke ordenagailua itzalirik ere edukitzea. Gure ordenagailuak gure posta zerbitzariari bidaltzen dio mezua, hau da, gure auzoko posta-bulego moduko bat. Zerbitzari horrek lehengusuaren posta zerbitzaria bilatuko du (hau da, haren auzoko posta-bulegoa). Baina, nola daki zein den? Erraz, lehengusuaren posta helbideari esker:

ringo@bulegoa.com

...eta mezua ematen dio. Lehengusuaren (Ringo deituko dugu) posta zerbitzariak bere disko gogorrean harentzat gorderiko lekua du. Ringoren posta kutxatila izango litzatekeena.
Ringo etxera iritsi da lanaren ondoren. Ordenagailua piztu, posta elektronikoko programa zabaldu eta mezuak jasotzen ditu.

Aurreko orrialdea ikusteko, hemen sakatu
1, 2 , 3
Hurrengo orrialdea ikusteko, hemen sakatu

Hemen sakatu glosario ikusteko Hemen sakatu loturak ikusteko Hemen sakatu gai zerrenda ikusteko Hemen sakatu ebaluazioa ikusteko Internet hostapenaren Material Didaktikoa

Zer da internet? ikusteko, hemen sakatu Zerbitzua ikusteko, hemen sakatu Aplikazioa ikusteko, hemen sakatu