|
| |
Internetek eskaintzen
dituen zerbitzuez
aritu ginenean, ezagunena posta elektronikoa (E-mail) zela ikusi genuen.
Une honetan milaka edo milioika mezu elektroniko ibiliko dira sarean
mundu osoan zehar. Izan ere, posta elektronikoak komunikazioen mundua
irauli du, ohiko posta eta faxa ordeztuz.
Arrakastaren arrazoiak hainbat dira: |
- Dohainik da: mezu bat Australiara bidaltzeak
edo auzokoari bidaltzeak berdin balio du, eta 500 mezu bidaltzeak
bakarra bidaltzeak beste. Gainera, posta jaso eta bidaltzeko behar
den konexio denbora ez da oso luzea, segundo gutxi batzuk nahikoak
dira, eta asko jota, minutu batzuk.
- Ia berehalakoa da: mezua idatzi, New Yorken
lanean ari den gure lehengusuari bidali, eta hark segundo gutxiren
buruan jasoko du (edo ordu gutxiren buruan, sareko trafikoaren
arabera).
- Funtzio anitz ditu: testua idazteaz gain, argazkiak,
soinua eta era guztietako artxiboak ere bidal ditzakegu.
- Biltegiratu eta kudeatzen erraza da, jaso izana berehala egiazta
daiteke, berehala erantzutea ahalbidetzen du... finean, hamaika
abantaila ditu.
|
|
|
|
|