|
| |
- Titulu-barra: hor, bisitatzen ari garen web
orriaren helbidea agertzen da. Eskuineko izkinan, Windows-eko
leiho guztiek dituzten maximizatu, ikonotu eta itxi botoiak daude.
- Menu-barra: programaren aukera-menu guztiak
erakusten dizkit. Ez izutu, ez da beharrezkoa aukera horiek guztiak
ezagutzea erraz nabigatzeko.
- Botoi estandarrak: hau sarritan erabiliko
dugu. Nabigazioan erabilgarriak diren botoiak daude bertan. Hurrengo
atalean jorratuko dugu sakonago.
- Helbide-barra: hor, web orrira iristeko behar
dugun URL-a idatziko dugu. Zorionez, nabigatzaileak barra horretan
idatzitako helbideak memoriza ditzake, aurrerago berriro erabili
ahal izateko.
|
|
|
|
|
|
|
|
|