Interneteko zerbitzuak
Nola sartu Interneten
Historia apur bat
Internetek nola funtzionatzen duen
Egitura eta antolamendua
Ariketa
praktikoak

Internetarako konexioa gauzatzeko softwarea (programa)

Programa horiek beharrezkoak dira gure konexioa konfiguratzeko. Horiek dira MODEMari zein telefono-zenbakitara deitu behar duten, gure pasahitza zein den... esaten diotenak.
Gu ez gara arduratu behar horiek lortzeaz, ohizko sistema eragileek barne ekartzen baitituzte: Windows 98, Windows Me, Windows XP...

Konfiguratu egin behar ditugu, ordea. Horretarako, Interneteko zerbitzuen hornitzaileak instalaziorako CD erraz bat emango digu.

Konfigurazioa gauzatzeko beste modu bat “Internetekin konektatzeko morroia” erabiltzea da. Morroia erabiltzeko, bi aldiz sakatu behar dugu Windows-eko mahaigainean dagoen ikonoa.

Exekutatzean, morroiak zein urrats eman behar ditugun adieraziko digu. Urrats horietan, hornitzaileak eman dizkigun datuak eskatuko dizkigu.

Hala ere, guretzat erosoena, ordenagailua erostean aukera horiek konfiguratu dizkigutela bermatzea da.
Aurreko orrialdea ikusteko, hemen sakatu
1 , 2 , 3 , 4 , 5
Hurrengo orrialdea ikusteko, hemen sakatu

Hemen sakatu ebaluazioa ikusteko Hemen sakatu loturak ikusteko Hemen sakatu glosario ikusteko Hemen sakatu gai zerrenda ikusteko Internet hostapenaren Material Didaktikoa

Lan tresna ikusteko, hemen sakatu Zerbitzua ikusteko, hemen sakatu Aplikazioa ikusteko, hemen sakatu