Interneteko zerbitzuak
Nola sartu Interneten
Historia apur bat
Internetek nola funtzionatzen duen
Egitura eta antolamendua
Ariketa
praktikoak


Telefono-linea aktiboa

Badakigu ordenagailuak elkarri “telefonoz deitzen” diotela, hortaz, etxean telefono “finkorik” ez badut, linea lortzeko alta eman beharko dut.

Interneteko zerbitzuen hornitzaile bat

Etxean telefonoa ipini nahi dudanean, telefono-hornitzaile baten zerbitzua kontratatu behar dut (Telefónica, Euskaltel...). Era berean, Internet ipini nahi dudanean ere, Interneteko zerbitzuen hornitzaile baten zerbitzua kontratatu behar dut (Euskaltel, Terra, Wanadoo, etab.).

Hornitzaile horiek konexio-denbora fakturatuko digute (tokiko deia balitz bezala), edo bestela, tarifa laua kontrata dezakegu, hau da, hileko zenbateko finko bat, ordu jakin batzuetan konektatzearen truke (oro har, 18:00etatik 08:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan).

Horrekin nahikoa ez badugu, RDSI linea bat kontrata dezakegu (Telefónica-rekin). Horrek Interneterako konexioaren abiadura handituko du.
Baina luzaroan nabigatzeko asmoa badugu, aukerarik onena ADSL konexioa kontratatzea da. MODEM berezia behar dugu, baina askoz arinago nabigatu ahal izango dugu, erabateko tarifa lauarekin eguneko 24 orduetan, gainera, telefono-linea libre utziz.

Aurreko orrialdea ikusteko, hemen sakatu
1 , 2 , 3 , 4 , 5
Hurrengo orrialdea ikusteko, hemen sakatu

Hemen sakatu ebaluazioa ikusteko Hemen sakatu loturak ikusteko Hemen sakatu glosario ikusteko Hemen sakatu gai zerrenda ikusteko Internet hostapenaren Material Didaktikoa

Lan tresna ikusteko, hemen sakatu Zerbitzua ikusteko, hemen sakatu Aplikazioa ikusteko, hemen sakatu