| |
| |
MODEMa (RDSI txartela)
Etxeko internauta ia guztiak 56
K-ko MODEM baten bidez konektatzen dira. Baina badira aurrerago azalduko
ditugun beste modu batzuk ere.
MODEMa ordenagailuak telefono bidezko konexioa lor dezan ezinbesteko
dispositiboa da. Gaur egun ia ordenagailu guztiek dakarte fabrikatik,
baina hala ere, ondo dago ziurtatzea.
Baina, zer ikusteko du telefonoak honetan guztian? Itzul gaitezen
“sareen sarera”...
pentsa ezazu ordenagailu guztiak munduan zehar elkarri lotu ahal izateko,
guztietara iritsiko den kable berria instalatu behar dugula... zoramena
izango litzateke, eta gainera itzelezko gastua. |
|
Zorionez, telefono-lineak planeta osoan zeuden instalaturik, eragozpen bakarra
zegoen: ordenagailuak igortzen dituen datuak (digitalak) eta telefonoak
igortzen dituenak (soinu analogikoa) desberdinak dira.
|
 |
Horregatik behar
dugu MODEMa, datu digitalak datu analogiko bihurtzen dituen
tresna, horrela ohizko telefono-lineatik igorri ahal izateko.
Hots, ordenagailuetarako telefonoa baino ez da. |
|
|
|
|
|
|