Interneteko zerbitzuak
Nola sartu Interneten
Historia apur bat
Internetek nola funtzionatzen duen
Egitura eta antolamendua
Ariketa
praktikoak

Erabaki bat hartu dugu: Interneten konektatzea. Baina, zer behar dut?, nondik hasiko naiz?. Hona hemen ezinbesteko duzunaren zerrenda:
  • Ordenagailua
  • MODEMa (edo RDSI txartela)
  • Telefono-linea aktiboa
  • Interneteko zerbitzuen hornitzaile bat
  • Interneterako konexioa gauzatzeko softwarea (programa)
  • Nabigatu, korreoa, FTP, etab.erako softwarea.

Gauza asko direla dirudi, baina oso erraz eskura ditzakezu:

Ordenagailua

Teknikoki, beharrezkoa den gutxieneko ekipoa 486tik 33 MHz bitarteko prozesagailua eta 16 Mbyte-ko RAM dituen PC bat da. Hala ere, eta Sarean dagoen multimedia-eduki kopuru izugarria dela eta, hobe da ekipo indartsuagoa edukitzea, sareak eman dezakeen guztia aprobetxatu ahal izateko.

Gaur egun, 2003 urtea, nabigatzeko ekipo egokia ezaugarri hauek dituen PCa izan liteke: Pentium III edo AMD prozesagailua, 800 MHz-koa eta 128 Mb-ko RAM duena. Horiexek dira ordenagailua erosi edo erabiltzeko kontuan hartu beharreko ezaugarri teknikoak.

 
1 , 2 , 3 , 4 , 5
Hurrengo orrialdea ikusteko, hemen sakatu

Hemen sakatu ebaluazioa ikusteko Hemen sakatu loturak ikusteko Hemen sakatu glosario ikusteko Hemen sakatu gai zerrenda ikusteko Internet hostapenaren Material Didaktikoa

Lan tresna ikusteko, hemen sakatu Zerbitzua ikusteko, hemen sakatu Aplikazioa ikusteko, hemen sakatu