| 60ko hamarkadaren hasieran, Estatu
Batuak Sobietar Batasunaren aurkako “gerra hotzean”
murgildurik daude. Militar amerikarrek, orduan, beren ordenagailuak
elkarri konektatu eta informazioa erraz, arin eta seguru igortzeko
sistema bat asmatu zuten, bai eta ordenagailuak eraso batean suntsituko
balituzte ere. Horrela sortu zen 1969an ARPANET, zientzialari, unibertsitate
eta bestelako erakundeen laguntzarekin.
Aldi berean, beste sare independente batzuk ere garatu ziren, 1980an
ARPANETi atxiki eta Internet izango zenaren hazia sortu zutenak.
Sistema horren xedea, informazioa partekatu, arazoak konpondu, berriak
hedatu, ezagupenak zabaldu, etab. lortzea zen.
|