Interneteko zerbitzuak
Nola sartu Interneten
Historia apur bat
Internetek nola funtzionatzen duen
Egitura eta antolamendua
Ariketa
praktikoak


Helbide horri IP helbidea deitzen zaio. Lau zenbaki ditu, 0 eta 255 bitartekoak, puntuez bereiziak. Interneten ibili ahal izateko nortasun agiri moduko bat da.

Hortaz, hauxe gertatzen da: demagun zure ordenagailutik erosketa batzuk egin nahi dituzula “Saldoski” saltegian. Saltegi horren folletoa hartu, eta haren IP helbidea honako moduko zerbait dela jakiten dugu: 166.15.141.254

Ezinezkoa hori buruan gordetzea, ezta? Horregatik erabiltzen dira domeinu-izenak.
Sarearen erabiltzaileok domeinu-izenak erabili ohi ditugu sareko zerbitzuetara konektatu ahal izateko. Horiek gogoratzen errazagoak dira, eta gainera, aurkituko dugunaren arrastoa eman ohi digute. Egia esan, saltegiaren folletoan halako zerbait agertzen zen: www.saldoski.com. Adierazpen mota horri URL deitzen zaio. URLek orokorrean orrialdearen edukiaren aipamena egiten dute, aurretik www siglak eta ostean, luzapen bat eduki ohi dute (.es, .com, etab.)

Aurreko orrialdea ikusteko, hemen sakatu
1 , 2 , 3
Hurrengo orrialdea ikusteko, hemen sakatu

Hemen sakatu ebaluazioa ikusteko Hemen sakatu loturak ikusteko Hemen sakatu glosario ikusteko Hemen sakatu gai zerrenda ikusteko Internet hostapenaren Material Didaktikoa

Lan tresna ikusteko, hemen sakatu Zerbitzua ikusteko, hemen sakatu Aplikazioa ikusteko, hemen sakatu