|
| f. |
|
|
Produktua “otzaratxoan” ipintzeak ez du esan nahi produktua
erosi dugunik, ez eta erosiko dugunik ere. Erosi dugunarekin ados
bagaude, “Eskaera tramitatu” (Tramitar pedido) “Erosketa
egin” (Realizar compra) edo antzeko zerbait dioen botoia topatu
behar dugu.
Baliteke une horretan saltegiak gure izena erregistratzea eskatzea.
Ondoren atalik zailena dator: erositako guztia ordaintzea.
|
| Horretarako hainbat aukera
daude: errenboltsozko ordainketa edo saltegiak berak emandako
txartelak; baina hedatuena kreditu-txartelen bidez ordaintzea
da. Gure datuak eta ezkutuko zenbakia tekleatu behar ditugu,
denda arrunt batean erostean egiten dugun bezala. |
|
|
|
|
|