|
| a. |
|
Ikastaro osoa egin baduzu, dagoeneko izango duzu aukera eta ahalbide-mundu
zabal bati buruzko ideia orokorra. Asko dira izan, eta gainera, etengabe
bilakatzen dira.
Unitate didaktiko honetan, gure iritziz interesgarriak diren Interneteko
aukera praktiko batzuetan barrena gidatzea da gure asmoa. Zure lanarekin,
eremu sozialarekin edo pertsonalarekin zerikusia duten arloak garatzen
lagun zaitzaketen aplikazioak dira. Erabilgarri izatea espero dugu.
|
a. Enplegu bilaketa
Internet oso laguntza ona izan ohi da enplegua bilatzen edo dutena
hobetu nahian dabiltzanentzat. Hona hemen arrazoiak:
- Berehalakotasuna: gero eta jende gehiago dago etxetik irten
gabe edo oso erraz iristeko moduan duen jendea.
- Globala da: mundu osora hel zaitezke, kaleko izkinara iristen
zaren bezain erraz.
- Mundu osoak erabiltzen du Internet: ez daukan zerbaiten bila
dabilenak Internet erabiltzen du, bai eta langileen bila dabiltzan
enpresak ere.
Aukera asko dago, baina gehienek posta elektronikoa dute oinarri,
beraz, konturik ez baduzu, komenigarria da hasi baino lehen kontu
bat sortzea. |
|
|
|